Kultur ekintzak jai giroz betetako larunbaterako
Gabon giroa nagusi da Ermuko kaleetan, eta egun seinalatuenen aurreko asteburu honetan, gustu guztietarako jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu.
Larunbat honetan, abenduaren 17a, herriko Galiziar Zentroak gaztainondo gazteak landatzeko kanpaina bat antolatu du Oterre inguruan, osasun zentrotik igota. Lursaila prest dago jada zuhaitzentzat, eta jarduera 11:00etatik aurrera hasiko da. Juan Carlos Abascal alkateak eta Jesus Sousa Galiziako Zentroko presidenteak ongietorria emango diete bertaratutakoei eta lehen gaztainondoak landatuko dituzte Jol Gisasola bigarren alkateordearekin batera.
Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, etxeko txikienek Ermuachef sukaldaritza ekimen dibertigarrian parte hartu ahal izango dute, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatuta. 5 eta 14 urte bitarteko haurrek taloak, gominola-tartak, gofreak eta galletak egiten ikasteko aukera izango dute. Tailerra Orbe Kardinalaren plazan egingo da, doakoa da eta ez dago izena eman beharrik.
Musikazaleek ere hitzordua dute larunbat honetan, Lobiano Kultur Gunean Bernard Selam & The Boyz From The Hood taldearen kontzertua izango baita 20:00etatik aurrera. Eszenarako eta publikoa dantzarazteko sortutako taldea, 50eko hamarkadako swing eta blues tradiziorik garbienean.
Egunari amaiera ederra emateko, Sagarra tabernak Gabon Zahar aurreratua antolatu du aurten ere Orbe Kardinala plazan. Ekitaldiak 19:30ean hasiko dira DJ Chek animatutako txokolatadarekin.
23:30ean kanpaien atarikoa egingo da, eta gauerdian iritsiko da momentu gorena. Kanpaikaden ondoren, lehiaketak eta saskien zozketak egingo dira bertaratzen diren pertsonen artean. IkerB DJak egungo musikaz osatutako dantzaldia eskainiko du goizaldera arte. Ekitaldi osoa bertako bi aurkezlek dinamizatuko dute eta Toxica.mp3 artista gonbidatua izango da bertan.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete