Urteari amaiera emaiozu kirol ugari eginez

20.12.22
Kirolak

Ermua Kirolak jarduera eskaintza iragarri du urteko azken bi asteburuetarako. Jarduera horiek doakoak izango dira abonatuentzat. Asteburu horiek jaiegun nagusiekin bat datoz: Gabon gaua eta Urtezahar. Egun oso bereziak dira, tradizioz bapo jan, edan eta gozokiez betetzen ohi garenak, behar baino gehiago. Horregatik, gehiegikeri horiek arintzeko edo sasoia ez galtzeko, hainbat espezialitatetako bost saiotan parte hartu ahal izango dugu.

Bere proposamena da urtea ahalik eta ondoen bukatzea: kirola eginez! Ostiralean, hilak 23, ''Yoga'' saioa izango da 11:00etatik 12:00etara, kiroldegiko laugarren solairuan. Larunbatean, hilak 24, ''Crosstrain ''saioa izango dugu Betiondon, goizeko 10etatik eguerdiko 1etara. Eta baita ere ''Dominadak'' jarduera, 11:00etatik 12:00etara, kiroldegiko fitness aretoan.

Ostiralean, hilak 30, kirol proposamena ''Zumba'' da, arratsaldeko 4:30etatik 6:30etara egingo dena, kiroldegiko laugarren solairuko aretoan. Azkenik, larunbatean, hilak 31, M. Angel Blanco udal kiroldegian izango dugu pedalei eragiteko aukera ''ziklo indoor'' saioan.

Egunak eta orduak kartelean zehazten dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo plaza erreserbatzeko (crosstrain, dominadak edo ziklo indoor) edukiera edo material muga dela eta, San Pelaio auzoko Diputazio kaleko kiroldegira sartzeko kontrolera jo dezakegu; 943 17 90 90 telefonora deitu edo posta elektronikoko postontzira idatzi: kirolak@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira