Zein irudik islatzen du egokien herriko merkataritza?
Ermuko Udaleko Toki Garapen Arloa herriko merkataritzaren digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko proiektu batean ari da lanean.
Proiektu horren barne dagoen ekintzetako bat Ermuko herriko merkataritza guztia bilduko duen marka-irudi bat sortzea da. Irudi hori merkataritzaren sustapena eta posizionamendua bultzatzeko erabiliko da.
Sortze-prozesu honetan, Udalak uste du komenigarria dela herritarrek eta, batez ere, merkatariek hainbat alderdiri buruz duten iritzia jakitea. Azken helburua Ermuko dendak ahalik eta egokien islatzen dituen irudi bat sortzea da.
Herritarren eta merkatarien iritzia jasotzeko eta sormen prozesuaren berri emateko, online galdetegi bat sortu da, nahi duten guztiek Ermuko herriko merkataritza guztia bilduko duen marka berria nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen kontatzeko aukera izan dezaten. Ekarpenak bidelagun izango dira irudi hurbila, deigarria eta adierazgarria sortzeko. Lagunduko diguzu?
Lagundu iezaguzu gure kaleak bizirik mantentzen, animatu eta parte hartu!
Proiektua Merkatu Jasangarriak programak kofinantzatu du, Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatutako eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak kudeatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik