OLHUIko ikasleak gaitasun digitaletan trebatzen ari dira

22.12.22
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Izarra Fundazioa eta Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua (OLHUI) ProgramaTU ekimena lantzen ari dira elkarrekin, lan-aukerak hobetzera bideratutako prestakuntza-proiektu berritzailea. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatzen du programa.

Ekintza honen bidez, ikastetxeko ikasleek programazioan prestakuntza jasotzen dute, metodologia bizkorren bidez. Izan ere, ez dago zalantzarik alfabetatze digitala eta konputazionala gizarteak XXI. mendean dituen erronka nagusietako bi direla. Ezagutza horiek gero eta beharrezkoagoak dira, eta gizarteak berak zein enpresek eskatzen dituzte. Horregatik, proiektu honen helburua da gaitasun eta jakintza horiek dituzten profesionalen beharra azpimarratzea eta inklusioan eta berdintasunean aukerak sortzea.

ProgramaTU aparteko proiektu sozioedukatiboa da, ikasleen konpetentzia profesionalak osatzeko diseinatua eta garatua. Prestakuntza atazetan eta programazio-arazoetan oinarritzen da, eta ikasleek horiek ebazten dituzte beharrezko ezagutzak eskuratu ahala. Prozesu hau monitorizatu egiten da, parte-hartzaileei laguntza pertsonalizatua eskaintzeko.

OLHUIko profesionalek eta, bereziki, ikasleek oso harrera ona egin diote programari. 1. eta 2. mailako gazteak modu positibo eta aktiboan parte hartzen ari dira saioetan.

ProgramaTU proiektuak Ermua-Mallabia OLHUIk duela urte batzuetatik egiten duen lan sozio-hezitzailea indartzen du. Horri esker, ikasleek lan-esparrura sartzeko beharrezkoak diren gaitasunak lor ditzakete. Teknologia berrietara hurbiltzea ere suposatzen du, eta horrek bokazioa piztu dezake ikasleengan, hezkuntzaren esparruan jarraitzeari begira.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren