2023rako Aurrekontu Orokorraren zirriborroari buruzko erabakia hartuko gaur Udalbatzak

22.12.22
Erakundea

Ermuko Udalbatza gaur -abenduak 22- bilduko da ezohiko Osoko Bilkurara. Horretan, 2023rako Aurrekontuak izango dira mintzagai eta ardatz nagusia. Bilera presentziala izango da eta arratseko 7etan hasiko; bigarren deialdian izatekotan, ordu erdi beranduago hasiko litzateke. Osoko Bilkura hori zuzenean emitituko dugu, streaming bidez, Udal webgunean eta erakundearen gure YouTubeko kanalean.

Hamabi puntu jasotzen ditu Bilkurako gai-zerrendak; lehena, zinegotziei egiten zaien gonbidapena izango da, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten. Jarraian, aurreko bilerako akta onartuko da, 2022ko azaroaren 29koa, hain zuzen.

Hirugarren puntutik aurrera, ordezkariak erakundearen datorren urterako Aurrekontu Orokorra aztertzen hasiko dira. Udal-taldeek aurkeztutako zuzenketa partzialekin hasiko dira. Hirugarren puntuan, EH Bilduk aurkeztutako zuzenketa partziala. Laugarren puntuan, Elkarrekin Ermuak aurkeztutako zuzenketa partziala. Bosgarren puntutik zortzigarrenera Udal Talde Popularrak aurkeztutako zuzenketa partzialei buruz hitz egingo da: 1. zuzenketa; 2. zuzenketa; 3. zuzenketa eta 4. zuzenketa. Bederatzigarren puntuan Gobernu Taldearen Aurrekontuaren zirriborroa jorratuko da.

Azkeneko hiru puntuak ere ekonomikoak izango dira. Hamargarren atalean, indarrean dagoen aurrekontuaren 11. aldaketa (2. espedientea: Kredituak transferitzea). Hamaikagarrenean, Kontu-hartzailetzaren iraunkortasunari buruzko txostena izango da, aurreko aurrekontu-aldaketari dagokionez. Eta hamabigarren eta azken lekuan korporazioaren zerbitzura dauden langileen lansari-goera gehigarria izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako