Berdintasun sailak positibotzat jo ditu A25eko jarduerak eta ikasle gazteen partaidetza nabrmendu du

22.12.22
Berdintasuna

Udaleko Berdintasun Sailak oso positibotzat jo ditu azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, egindako jarduerak. Horiek gizartea kontzientziatu, ¡, sentiberatasuna areagotu eta indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztiekiko elkartasuna adieraztera bideratutakoak abitura. Aurten, IES Ermua BHI eta San Pelayo ikastetxeetako ikasleek aktiboki parte hartu dute, inplikazioa eta konpromisoa maila altua erakutsi dutelarik borroka honetan. Zehazki, egun horretan eraildako emakumeak omentzeko egindako lore-eskaintzan parte hartu dute. Ikasle gazte horiek 38 krabelin jarri zituzten, 2022an -data horretara arte- eraildako emakume bakoitzaren izena gogora ekarri eta omentzeko.

Alkateorde eta Berdintasun arloko zinegotzi delegatuak, Beatriz Gamizek, publikoki eskertu nahi du orohar Ermuko herritarren inplikazioa eta, bereziki, IES Ermua BHI eta San Pelayo ikastetxeetako ikasle eta irakasleena ere. ‘Gu guztion konpromisoa eta parte-hartzea funtsezkoa da borroka honetan, eta horren eta berdintasunaren balioak lantzen jarraitu behar dugula’ azpimarratuz du.

Aipatzekoa da, halaber, tokiko ‘Beldur Barik’ Lehiaketara aurkeztutako bost lanen maila ona. Horien artean aipatzekoa da ‘Ate Bioleta’ abestia, bigarren kategorian (15-17 urte) irabazle izan dena. Kategoria beraren barruan, Epaimahai Orokorrak ‘Sin miedo’ (Beldurrik gabe) lana ere saritu du, aipamen berezi batekin. Lehenengo kategorian (12-14 urte) Guztiok dauzkagu eskubide berdinak bideoa izan da irabazlea, Ermuko Institutuko ikasle talde zabal batek ordezkatua. Guztiek 300 €ko saria jaso zuten, Bea Larrañaga artista aurkezpen lanak egin zituen galan. Clown horrek barre algara ugari eragin zituen ekitaldira joan ziren gazteen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan