Bilboko hilketa matxista gaitzetsi eta elkarretaratzera deitu du udalak
Ermuko Udalak gaitzetsi egin du bere bikotekideak emakume bat hil izana Bilbon, gaur ezagutzera eman denez erasotzaileak larrialdi zerbitzuei deitu eta bera izan dela aitortu ostean. Udalak elkartasuna adierazi die bai familiari eta baita biktimaren hurbileko eta lagunei ere, eta bihar, osteguna – hilak 29 – eguerdian elkarretaratze isila egingo duela iragarri eta herritarroi dei egin digu bat egin eta parte hartzera udaletxeko atean.
Juan Carlos Abascal alkatearen deialdiak gogorarazten du “heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten, eta horren oinarria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen dela. Erregidoreak adierazi duenez, emakumeen aurka erabiltzen diren indarkeria-mota guztiak (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa, etab.) emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatu larria dira; ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Horregatik, udalak elkarretaratze isila deitu du eguerdian eraikinaren atean.
Ermuko Mugimendu Feministak ere elkarretaratzea deitu du biharko, osteguna, arratsaldeko 7etarako, Orbe Kardinalaren plazan, Aski da! Nazkatuta gaude! lelopean.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako