Zatoz mozorrotuta San Silbestre lasterketara eta esan agur 2022ari umorez

30.12.22
Kirolak

Kirola eginez urteari eguteguko azken egunean agur esateko ohitura oso zabaldua dago, Ermuan baita ere. Herriko Gaztela eta Leongo Zentroko Atletismo Klubak ''San Silbestre'' lasterketa herrikoiaren edizio berria antolatu du, pandemiaren etenaldia eta gero. Abenduaren 31n martxa atsegin hori ospatuko da berriz, urtea zaharrari agur esateko. Ekimenak gure udalarenlaguntza du.

Proba arratseko 5etan hasiko da Orbe Kardinalaren plazan, eta parte-hartzaileek guztira bi kilometro eta erdi egingo dituzte korrikan, oinez, banaka, taldean… bakoitzak nahi duen moduan. Baldintza bakarra aipatutako orduan plazara gerturatzea eta mozorrotua bertaratzea dira, kirola eta ondo pasatzeko gogoz, datorren 2023. urteari ongietorria ematen hasi aurretik. Ibilbideari hasiera emango zaio Zubiaurre, Baldespinako Markesarenetik jarraituz, Goienkale, VI. Mendeurrena kalea, San Pelaio, Diputazio, Probaleku eta berriz Zubiaurrera. Bi buelta izango dira, lehena kontrolatua eta bigarrena librea.

Jarraian lasterketako kartela eta aurreko edizioko zenbait argazki ikus ditzakezue. Anima zaitezte, eta parte hartu urteko lasterketarik dibertigarrienean!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira