Zure ustez zein irudik islatuko du egokien herriko merkataritza?

05.01.23
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Toki Garapen Arloa herriko merkataritzaren digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko proiektuarekin aurrera jarraitu lanean ari da. Proiektu horren barne, Ermuko herriko merkataritza guztia bilduko duen marka-irudia prestatzea dago. Irudi hori merkataritzaren sustapena eta posizionamendua bultzatzeko erabiliko da.

Sortze-prozesu honetan, Udalak uste du komenigarria dela herritarrek eta, batez ere, merkatariek hainbat alderdiri buruz duten iritzia jakitea. Azken helburua Ermuko dendak ahalik eta egokien islatzen dituen irudi bat sortzea da.

Herritarren eta merkatarien iritzia jasotzeko eta sormen prozesuaren berri emateko, onlineko galdetegi bat prestatu da, nahi duten guztiek Ermuko herriko merkataritza guztia bilduko duen marka berria nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen kontatzeko aukera izan dezaten. Agiri hori urtarilaren 16ra arte mantenduko da, parte hartu nahi duten guztien iritziak jasotzeko. Ekarpenak bidelagun izango dira irudi hurbila, deigarria eta adierazgarria sortzeko. Lagunduko diguzu?

Lagundu iezaguzu gure kaleak bizirik mantentzen, animatu eta parte hartu!

Proiektua Merkatu Jasangarriak programak kofinantzatu du, Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatutako eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak kudeatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik