Hamabost bat ikasle bildu dituen 'Ermua Digital City' jardueraren balorazio positiboa

09.01.23
Ekonomi Sustapena

8 eta 11 urte bitarteko hamabost bat ikaslek parte hartu dute amaitu berri den ''Ermua Digital City'' ekimenean, aurtengo lehen astean. Ikasle gazte talde horrek elektronikaren, robotikaren eta teknologiaren mundua ezagutu nahi izan du modu dibertigarri eta kolaboratiboan. Tailerra urtarrilaren 2tik 5era egin da, 10:00etatik 13:30era bitarteko ordutegian, Izarra Centren, ''Doplay'' enpresako monitoreen dinamizazio eta gidaritzapean.

Parte-hartzaileek aparkaleku adimendun bat egiteko aukera izan dute. Robot-ibilgailu bat muntatzen lan egin dute; beharrezko sentsoreak diseinatu, jarri eta programatu egin dituzte; aparkaleku bat eta horren seinale bertikal eta horizontalak egin dituzte horretarako Lego etxeko piezak erabiliz; eta azken egunean, multzo osoa integratzen eta martxan jartzen lanean gogotik aritu dira. Azken egun horretan, J. Carlos Abascal alkatearen eta Beatriz Gamiz alkateordearen bisita jaso du taldeak, partaideen lanaz eta esperientziaz ezagutzeko.

Parte-hartzaileen eta Garapen Ekonomikorako udal sailaren balorazioa positiboa izan denez gero, Aste Santuko eta datorren Gabonetako oporraldietan horrelako jarduerak eta tailerrak berriz ere prestatu eta eskaintzeko aurreikusten da. Ekintza horiek 2016tik garatzen ari dira, eta helburua da neskatoak teknologiara modu dibertigarrian hurbiltzea eta haien bokazioak piztea, edo behintzat interesa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik