Tokiko merkataritzaren lehiakortasun digitala hobetzeko ikastaroa

11.01.23
Ekonomi Sustapena

Garapen Ekonomiko udal alrrak Ermuko tokiko merkataritzaren digitalizazioa eta jasangarritasuna bultzatzeko proiektu bat garatzen dihardu, Europar Batasunarekin batera finantzatuta, merkatuei, hirigune komertzialei, merkataritza ez-sedentarioari eta merkaturatzeko bide laburrei laguntzeko laguntzen deialdiaren barruan. Laguntza ekonomiko hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago.

Proiektu horren ekintzen barne merkataritza digitalizazioan, online marketinean, marka-irudiaren eta negozioak Interneten duen posizionamenduan hobekuntzan lantzea proposatzen du. Merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko helburu hori betetzeak gure udalerriko hirugarren sektorearen eta merkataritza-sektorearen posizionamendua hobetzea dakar eta, horretarako, gure saltokietako langileei beharrezko ezagutza eman behar diegu sarean estrategia bat sortzeko eta haien markaren eta edukien eragina edo irismena handitzeko.

Merkatarientzako doako ikastaroa

Hori horrela, gure udalak 15 orduko doako trebakuntza ikastaroa antolatu du dendari eta bertako langileentzat. Bertan, beren negozioak ezagutarazteko eta bultzatzeko pizgarri gisa erabiliko dituzten tresna digitalak erabiltzen ikasiko dute, salmentak handitzeko lagungarri gisa. Prestakuntza hori web edo sare sozialen bat duten establezimenduei zuzenduta dago, bai salmenta-kanalari dagokionez, bai munduari irekitako erakusleihoari dagokionez.

Parte-hartzaileek SEOren oinarriak (Search Engine Optimization; web orri batean egiten diren optimizazio-estrategia eta -tekniken multzoa, bilatzaileetan propio ondo kokatuta ager tzeko), kasu bakoitzerako tresna egokiak, gako-hitzak, lehiakideen analisia eta abar ezagutuko dituzte. Posizionamendu-estrategia bati ekin ahal izango diote, beren aukerak eta negozioena hobetzeko. Bilaketaren lehenengo postuetan agertzeak erabiltzaileek klik egiteko, gunera iristeko eta erosteko aukera handitzen du.

Prestakuntza otsailean emango da eta malgua izango da, negozio bakoitzaren ezaugarri eta beharretara bereziki egokitua. Interesatuta bazaude, eman izena inprimaki honen bidez. Urtarrilaren 16ra arteko epea duzu, egun hori barne. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko Garapen Ekonomikorako sailarekin harremanetan jar zaitezke pe@udalermua.net helbide elektronikora idatziz edo 943 177 159 telefonora deituz. Izena emateko esteka: https://forms.office.com/e/qxik51L4nK.

Jarduera hau Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak diruz laguntzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren