Diploma jaso du 'El Baul' dendak Bizkaiko erakusleiho lehiaketan finalista izateagatik

11.01.23
Gizartea

Ermuko ''El Baul'' eskulan eta arte plastikoen dendak, 2022ko herriko Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren irabazleak eta probintziakoan finalista izan denak, diploma jaso zuen bart iluntzean Derion, Bizkaiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Federazioak – Bizkaidendak- egindako ekitaldian. Mari Carmen Doval jabeak diploma jaso zuen Juan Carlos Abascal alkatearen eskutik, zeina Rosa Cid zerbitzu arloko zinegotziarekin batera joan zen ekitaldira.

Mari Carmen Dovalek hunkituta jaso zuen diploma. Gaur goizean bere erakusleihoan prestatutako dekorazioa kontatu digu: "gure aitona-amonek tximiniaren ondoan jartzen zituztenak gogorarazten zituen jaiotza tradizional bat. Gaur egun ia ez da jaiotzarik jartzen eta horren pena handia ematen dit, nik jartzen ez badut ez dira Gabonak", aitortzen zigun. "Benetako alabastrozko irudiak ditu, pisu handikoak. Urrezko ogiarekin pintatutakoak eta belusezko jantzia dituztenak. Elementu horiek guztiak, hala nola aingeru iragarleak, bolak, Papa Noelen panpina edo porexpanezko tximinia, dendan eginak daude. Konposizioaren elementu apaingarrien artean motorra edo txu-txu trena daude. Eta 25 urteko antzinatasuna dute, dendak berak duen denbora bera" gehitu.

EMOEko herri lehiaketaren lehenengo saria ''El Baul'' dendak jaso du, bigarrena ''Ermukolor'' pintura-dendak eta hirugarrena ''Trucos ''ile-apaindegiak.

Azpian, atzo gaueko ekitaldiaren argazkiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu