'Arratsaldean Kontu-kontari' saioaren aurtengo lehena

16.01.23
Udal Liburutegia

Urtarrilaren 21ean, larunbata, Liburutegiak antolatutako 2023. urteko "Arratsaldean kontu kontari" lehen ipuin kontaketa izango da. Ipuin saioaren izenburua "Txorien lumetan" da eta 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Birjiñe Albira izango da.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da. Hasteko ordua 17:30etan da eta sarrera doakoa da. Bertara joan ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, non izena, abizenak, haurraren adina eta telefono zenbakia adieraziko diren. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
Imagen
11.02.26
Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik

'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da