Ostiralean Ermua Antzokian 'Viva la Pepa' antzezlana ikusgai

18.01.23
Ermua Antzokia

'Pentación Espectáculos' konpainiak 'Viva la Pepa' tituluko antzezlana dakar Ermua Antzokira ostiral honetan. Ikuskizuna iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da. Antzeztokian Pepa Rus aktore izango dugu, 70 minutu irauten dituen bakarrizketan. Lana Juan Luis Iborra eta Sonia Gomezek idatzitakoa da, lehenengoak zuzendaritza lana ere egiten duelarik. Egiaz beteriko komedia da, egia baita komedia onenaren jatorria. Jesus Cimarro ermuarrak ekoitzi du lana. Sarrerek 10 euroko prezioa dute eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunera bertara joanda astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara, Kutxabank entitatearen webgunean eta bere orotariko kutxazainetan. Eta txarteldegian, emanaldia hasi baino lehen. Antzezpenak ordu eta hamar minutu irauten du.

Sinopsia

Pepa etorkizunik gabeko emakumea da, bikiren ama ezkongabea, arnasten duen aireak elikatuta soilik bizi dena eta, agian, hainbeste mingostasunaren aurrean inoiz galtzen ez duen positibotasunak eta irribarreak.

Baina bat-batean dena aldatzen da eta, gautik goizerako tartean, heroi bihurtzen da nahi gabe. Komunikabideek egungo pertsonarik ezagunena bihurtzen dute, eta politikariek, kazetariek eta telebista-saioek elkarren artean lehiatzen dute beraiekin edukitzeko.

Bere bizitza grisa arrosa bihurtzen ari dela dirudien arren, laguntzak emateko egin izan dizkioten promesak, seme-alabentzako, alokairurako, edozertarako, laster ahazten dituzte. Hainbeste gezurren aurrean, Pepak mahai gainean ukabilkada bat eman eta gi

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu