Ermuak bat egingo Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin

20.01.23
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu otsailaren 11n, larunbata, Emakume eta Neskato zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Jardunaldi horretan, emakumeek eta neskek diziplina zientifikoetan duten funtsezko eginkizunaren balioa azpimarratuko du. Hainbat jarduera izango ditugu egunean zehar, esate baterako zientzia-dibulgazioko hitzaldiak, esperimentu-tailerra eta antzerki emanaldia euskaraz.

Zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak dira Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzeko. Azken hamarkadetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du emakumeek eta neskek zientzian duten parte-hartzea inspiratzeko eta sustatzeko. Hala ere, emakumeek zientziaren arloan moldatzeko oztopoak aurkitzen jarraitzen dute. Horregatik, genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea sustatuko dira zientzian zein berrikuntzan.

Urtero, Innpulso Sareak, sortu zenetik Ermua partaide duenak, Emakume eta Neskato zientzilaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, zientzia eta berrikuntza aukera-berdintasunetik, aurreiritzirik gabe eta genero-estereotiporik gabe bultzatzeko erabateko konpromisoa berretsiz. Horrela, jarduera zientifiko-teknikoei esleitutako rol tipiko maskulinoak hausten lagundu nahi da, bai eta neskatoen eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzen ere.

Jardueren zerrenda: leku eta ordutegiak

  • Noiz: Otsailak 11, larunbata
  • Arrazoia: Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna zientzian
  • Lekua: Ermua Antzokia
    • 11:30etik 12:30era: Zientzia-dibulgazioko hitzaldia Bilboko Mathmystery enpresarekin. STEAM esperimentu hainbat egingo dira.
    • 12:30etik 13:30era: Esperimentuen tailer praktikoa. Haurrak eszenatokira.
    • 17:00etatik 18:00etara: Piztu! EmakumeON energia, Eidabe konpainiarekin. Marie Curie ikertzailearen bizitza kontatzen duen obra da. Abiapuntu eta gogoeta desberdin batetik. (Kont)Zientziari astindua!

Antzezlanaren sinopsia

Nolakoa izango litzateke benetako berdintasuna duen mundua? Eta desorekaz eta bidegabekeriaz betetako mundu ilun batean argia piztuko bagenu? Eta guztion energia erabiliz denei aukera berdinak ematen dizkien mundu bat irudikatuko bagenu? Eta, bat-batean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiak desagerrarazteko makina miragarria? Horrek berdintasuna ahalbidetuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

Eidaberen Piztu! ikuskizunak gogoeta horiek planteatzen ditu. Kongresu zientifiko ero eta dibertigarri batean, bi aktorek dena hankaz gora jarriko dute. Emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dute, emakumeak zientzian duen benetako pisua ezagutuko dute Marie Curie ardatz eta gidari dutela, eta hainbat esperimentu egingo dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren