Euskadiko eta Kantabriako Taekwon-Do Eskolen arteko topaketa

23.01.23
Kirolak

Ermuan Euskadiko Taekwon-Do Eskolen eta Kantabriaren arteko topaketa egingo da datorren asteburuan. Larunbatean izango da, hilaren 28an, eta erkidego bakoitzeko bi klubetako hirurogeita hamar kirolari inguru bilduko ditu. Jarduera 'Seng Do-Ho Sin Sul' Kirol Klubak eta Barakaldoko Taekwon-Do taldeak koordinatzen dute, Santanderreko Seul Gimnasioarekin elkarlanean. Antolatzailea eta arduraduna Markel García de Albeniz da, II. DAN instruktorea.

Espezialitate horretako Kantabriako Elkartean sartuta dagoen klub kantabriarra ibilbide luzeena duena da, eta estatu osoko praktikatzaile gehien biltzen dituena. Kirol-arrakasta handiak ditu, espezialitatean figura izatera iritsi diren kideak eta munduko kirolari txapeldunak ditu. Santanderreko taldea Mario Mujica zuzendariarekin etorriko da.

Topaketaren helburua kirol modalitate honen berri eman eta ezagutaraztea da, praktikatzen dutenen familien arten eta, oro har, auzokideen artean.

Jarduera-programa

Programaren xehetasunak eta aurreikusitako orduak honako hauek dira:

  • 9:00etan: Kirolariek Aritzmendi pilotalekura iritsiko dira.
  • 9:15ean: Materiala muntatzea: tatamia, mahaiak eta aulkiak.
  • 10:00etan: 10 urte arteko ikasleen lagunarteko erakustaldia. Teknika- eta koordinazio-ariketak.
  • 11:30ean: Entrenamendua eta lehiaketa 10 urtetik gorako kirolarien artean.
  • 13:30ean: Erakustaldien eta material-bilketaren amaiera.
  • 14:00etan: Agurra.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko