‘Ermua Pilotari: argazki bilduma' liburuxka aurkezteko ekitaldia
Otsailaren 3an arratsaldeko 6etan aurkeztuko da gure herriko pilotarien argazki bilduma, Lobiano Kulturgunean
Pilota esanguratsu izan da Ermuan. Herriak jokalari edo praktikatzaile ospetsuak izan ditu modalitate ezberdinetan: zesta puntan, palan, eskukoan edo erraketan, eta horiek guztiek Ermuaren izena ezagutzera lau haizeetara zabaldu dute munduan zehar. Gure herrian betidanik kirol-modalitate propio horren jarraitzaile eta zaletu asko izan ditugu, kirolari ospetsuen eraginak zaletasuna areagotu izan dutelarik. Duela urte batzuk, ohikoa genuen familia askotan pilotari bat edo gehiago edukitzea; Ermuko Kirol Elkarteak ere izan zuen pilota atala, Pilota Eskola ere izan genuela ahantzi gae. Ermuko haur, gazte eta nagusiek parte hartzen zuten probintzietako edo eskualdeetako txapelketetan, hala nola Herriarteko edo GRAVN izenez ezagutzen genuen txapelketan. Zenbat astelehenetan, hamarretako ordua aprobetxatuz, jendea frontoian elkartzen zen eta orduak ematen zituen pilotan partidak jokatzen.
Datorren astean aurkeztuko den bildumaren helburua errealitate hori dokumentatzea da, denboraren poderioz gal edo ezaba ez dadin. Horregatik, Ermuko pilotarien datuak eta argazkiak biltzen ditu, egindako lana eta utzitako ondarea gogoan hartzeko.
Aurkezpen ekitaldi horretan Miguel Angel Bilbaok parte hartuko du, "Cesta Punta" obraren egileak. Bere datu eta testigantzek pilotaren mundu liluragarria xehetasun eta sakontasun handiagoz ezagutzen lagunduko digute.
Ekitaldia arratsaldeko 6etan hasiko da Lobiano Kulturguneko auditorioan. Sarrera librea da, dagoen lekua bete arte. Bertaratutakoei ale bana emango zaie.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa