‘Holy Spider’, ‘Babylon’ eta ‘Izurde Mutikoa’ filmak ikusgai izango aste honetan Ermua Antzokian

31.01.23
Kultura eta Gazteria

Larunbat, igande eta astelehenerako 'Babylon' proposamen komertziala baino ez dugu izango, hiru ordutik gorako iraupen luzea duelako

Ermua Antzokiak zine programazio berri bati hasiera emango dio aste honetan, otsaileko hilabeteari dagokiona. Datozen lau asteetan zehar, hamabost film berri eskainiko ditu: lau film zinekluben sailean, zazpi estreinaldi arlo komertzialean eta beste lau publiko gazteenari eskainitako emanaldietan. Hileko bonuak 14,30 €-ko kostua du eta zineklubeko zein komertzialetako proiekzioetara arrazoizko prezioan joateko aukera emango digu. Bonua Lobiano Kulturgunean eta Ermua Antzokiko leihatilan bertan eros dezakegu.

Asteko lehen proposamena ostegunean hasiko da, zineklubeko emanaldian non 'Holy Spider' izenburukoa ikusi ahal izango dugun, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Danimarkako filma da, 2022an estreinatua. Ali Abbasik zuzendu du eta hainbat sari jaso ditu: 2022ko Canneseko Zinemaldian: Emakumezko aktore onena. Europako Zinemaren Sarietan: 4 izendapen, film onena barne, eta Sevillako jaialdian ere: emakumezko aktore onenarentzat. Iranen kokatzen da, 2001ean. Teherango kazetari bat Mashhad hiri santuan ospe txarrena duten auzoetan murgiltzen da emakumezkoen erailketa batzuk ikertzeko. Ostegunean, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Atal komertzialean, aste honetan izenburu bakarra proposatzen da, zeina larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango dugun, oso iraupen luzea baitu, 3 ordutik gorakoa. Damien Chazellek zuzendutako 'Babylon' film luzea da. 20ko hamarkadan kokatutako drama bat da, zinemako gauzak kontatzen dituena, zinemaren barrutik. Soinu banda onenaren saria jaso du 2022ko Urrezko Globoetan, non bost izendapen izan dituen. 20ko hamarkadan Los Angelesen girotuta dago, anbizio eta gehiegikeriazko istorioa kontatzen du, garaiko Hollywoodeko pertsonaia askoren igoera eta erorketa. Margot Robbie, Brad Pitt eta Tobey Maguire dira aktoreetako ezagunenak. Larunbatean zein igandean arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, eta baita astelehenean ere iluntzeko zortzi eta erdietan, hurrenez hurren.

Azkenik, gaztetxoentzako igande arratsaldeko saioan, arratseko 5etan, 'Izurde mutikoa' titulukoa ikusi ahal izango dugu, 2022an estreinatutako marrazki bizidunen ekoizpen errusiarra, euskaraz eskainiko dena. 90 minutuko abentura-zinta. Izurde batzuek itsasoan aurkitu eta familiako beste bat bezala hazten duten haur bat erreskatatzen dute. Olatuen azpian kezkarik gabeko bizitza bizi du, harik eta munstro gaizto batek itsaspeko munduan boterea hartzen duen arte. Haur hori orduan lurrera erbesteratua izango da.

Xehetasun gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude