300 zuhaitz autoktono berri Zuhaitz Egunaren XII. ediziorako

31.01.23
Gizartea

Artarrai Mendi Taldeak igande honetarako, otsailak 5, antolatu du Zuhaitz Egunaren edizio berria. Tokiko kolektiboak jakin badaki gure ingurunea zaindu eta babestu behar dugula, eta duela hamarkada bat baino gehiagotik antolatzen du zuhaitzaren eguna gure herrian.

Ekitaldia 10:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta bertan parte hartuko duten pertsona guztiak bilduko dira Joxio parajera elkarrekin igotzeko. Partzela San Lorentzoko ur-biltegi zaharretik gertu dago, eta jarduerarako egokitu da.

Edizio honen helburua 300 zuhaitz autoktono baino gehiago landatzea da; zehazki, 150 haritz eta 175 pago.

Jarduera ezin hobea da familian, lagunartean edo banaka gozatzeko. Adin guztietarako da egokia, ibilbidea laburra eta erraza baita. Zuhaitz Egunak, gainera, Udalaren laguntza izango du. Udalak jarduera egiteko beharrezko materiala emango die parte-hartzaileei, hala nola palak, aitzurrak edo babesgarriak.

Ekimena herritar guztientzat zabalik dago eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Artarrai Mendi Taldearen blogera.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean