Inauteriak noiz iritsiko zain, jada, programa prest!

03.02.23
Kultura eta Gazteria

2023ko Inauterietarako egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen, eta aurten bai, jaiez gozatzeko aukera izango dugu. Aurten Eguen Zuri eguna eta herriko ikastetxeek antolatzen duten Oilarraren jokoa berreskuratuko ditugu. Pandemiako neurri murriztailerik gabe, atzean utzi baitugu.
Ermuko udal Kultura Sailak, jada, prest eta lotua du inauteriko egitaraua, zeina etxeko postontzian jaso dugun.

Anabel Mayor Marrero kanariarraren 'Ermuko hartza eta oilarra' izeneko kartela izango da aurtengo programaren azala. Jarduerak, otsailaren 16an hasiko dira, Eguen zuri egunean. Bost eta erdietan hasiko da Orbe Kardinala plazan, Xaibor DJaren disko-festa alaia gaztetxoentzat.

Ostiralean, Hartza Eguna ospatuko dugu, eta sei eta erdietan kalejira abiatuko da Santixau iturritik.

Larunbata, otsailaren 18a, izango da Inauteri jaietako egunik handiena eta koloretsuena. 12:30ean hasiko da egitaraua, kuadrillen arteko kalejira-lehiaketaren lehenengo edizioarekin. Irulitxa txarangak ere parte hartuko du eguerdiko kalejiran, eta kuadrilla irabazlea 20:00etan jakinaraziko da. Ordura arte, baina, haurrak izango dira protagonista. 17:30ean txokolate jana izango dute, 18:00etan erromeria Zirika Zirkus taldearekin eta 19:30ean mozorro lehiaketa. Iluntzeko 8etan eta gaueko 11etan, DJen festa izango dugu, Maximums eta Los40 irratsaiokoarekin, hurrenez hurren.

Azken jaieguna otsailaren 21a, asteartea, izango da, eta haurrentzako diskotekarekin hasiko dira jarduerak 16:00etan. Xirriquituela taldearen 'Jirafas' kale ikuskizuna izango dugu 18:00etan, eta Ekhy taldeak erromeria hasiko du 19:00etatik aurrera. Jaiei amaiera emateko, Oihan Vega DJ ezagunak disko-festa eskainiko du gaueko 11etan.

Ekitaldi guztiak Orbe Kardinala plazan izango dira. Programa lerro hauen ostean kontsultatu dezakezu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean