‘El Suplente’, ‘La ballena’ eta ‘A todo tren 2’ filmak, Ermua Antzokiko pantaila handian gozagai

07.02.23
Euskara

Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu datorren asteburuan bere asteroko zine eskaintzaren barne. Eskaintza ostegunean hasiko da zineklubeko saioarekin, 'Silent Land' tituluarekin. Poloniako ekoizpena da, jatorrizko bertsioan eskainiko dena gaztelaniazko azpitituluekin. Filmak 113 minutu irauten duen drama da, bikote perfektu batek Italiako uharte eguzkitsu batean igerilekua duen oporretako etxe bat alokatzen duela kontatzen du. Igerilekua hondatuta dago eta ez dira bere aurreikuspenak betetzen. Ostegun honetan, arratsaldeko 20:30etan.

Atal komertzialean, lehen proposamena drama argentinar bat da, 'El suplente' izenekoa. 2022an estreinatu zen eta antzeztaldeko interpretazio onenaren saria jaso zuen, Donostiako Zinemaldian. Lucio irakaslea da Buenos Airesko Unibertsitate ospetsuko Letren karreran. Bizitza akademikoak, ordea, ez du jada motibatzen: bere ezagutza gorago eraman nahi du eta modu ezberdin batean irakatsi, horregatik auzo pobre batean literatura irakasten hasiko. Larunbatean arratseko zazpi eta erdietan eta astelehenean, iluntzeko zotzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Bigarren proposamena, berriz, Darren Aronofskyk zuzendutako 'La ballena' film iparramerikarra da, 117 minutukoa. 2022an estreinatutako filma da, eta obesitate larria duen ingeles irakasle bakarti bat bere alaba nerabearekin berriz konektatzen saiatzen da, erredentziorako azken aukera batean. 4 izendapen ditu, BAFTA sarietan bigarren mailako aktore onenarena barne, eta protagonista Urrezko Globoetan aktore drama onenaren sarirako izendatuta dago. Larunbatean gaueko 10etan eta igandean arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Azkenik, Inés de Leónek zuzendutako 'A todo tren 2' komedia ikusi ahal izango dugu igande arratsaldeko 5etan. Duela urtebete, Ricardok eta Felipek haurrak udaleku batera eraman behar zituzten, baina haiek ez ziren tren garraiora igo taldea bakarrik utzita. Aurten, Clarak Susana lagunaren laguntzarekin haurrak pertsonalki eramatea erabaki du, ez baita gizonez fidatzen.

Informazio zehatzagoa Ermua Antzokiko mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da
Imagen
04.04.25
Euskaraldia ekimenaren laugarren edizio maiatzean izango

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa