Dibulgazioa eta dibertsioa Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunean

08.02.23
Gizartea

Ermuko Udalak Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbat honetan. Jardunaldi honen helburua diziplina zientifikoetan emakumeek eta neskek duten funtsezko eginkizunari balioa ematea da. Horretarako, dibulgazio jarduerak, tailerrak eta antzerkia antolatu dira egunean zehar Ermua Antzokian.

Egitaraua 11:30ean hasiko da Frozen vs Romenesku zientzia-dibulgazioko hitzaldiarekin, Mathmystery enpresaren eskutik. Familia osoari zuzendutako saioan, STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) diziplinekin lotutako hainbat esperimentu egingo dira. Hitzaldiaren ondoren, 12:30etan, ordubeteko tailer zientifiko praktikoa egingo da.

Arratsaldean, 17:00etan, Eidabe konpainiak Piztu! EmakumeON energia antzezlana eskainiko du. Antzezpenak Marie Curie ikertzailearen bizitza kontatzen du abiapuntu eta gogoeta desberdin batetik. Astindu bat (kon)zientziari!

Nolakoa izango litzateke benetako berdintasuna duen mundua? Eta desorekaz eta bidegabekeriaz betetako mundu ilun batean argia piztuko bagenu? Eta guztion energia erabiliz denei aukera berdinak ematen dizkien mundu bat irudikatuko bagenu? Eta, bat-batean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiak desagerrarazteko makina miragarria? Horrek berdintasuna ahalbidetuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz? Piztu! ikuskizunak gogoeta horiek planteatzen ditu, emakume zientzialarien historian zehar nabigatuz.

Sarrerak salgai daude 4 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, egunean bertan, Antzokiko leihatilan.  

Zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak dira Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzeko. Azken hamarkadetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du emakumeek eta neskek zientzian duten parte-hartzea inspiratzeko eta sustatzeko. Hala ere, emakumeek zientziaren arloan moldatzeko oztopoak aurkitzen jarraitzen dute. Horregatik, genero-berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea sustatuko dira zientzian zein berrikuntzan.

Urtero, Innpulso Sareak, sortu zenetik Ermua partaide duenak, Emakume eta Neskato zientzilaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, zientzia eta berrikuntza aukera-berdintasunetik, aurreiritzirik gabe eta genero-estereotiporik gabe bultzatzeko erabateko konpromisoa berretsiz. Horrela, jarduera zientifiko-teknikoei esleitutako rol tipiko maskulinoak hausten lagundu nahi da, bai eta neskatoen eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzen ere.

Lotutako albisteak

Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira
Imagen
11.06.24
Higiene-ohitura gomendatuei eta osasungarriei buruzko tailerra

Izen-emateak Liburutegiak egingo ditu, datorren astelehenera arte edo plazak bete arte
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean