Imagen
Inauterietako eskulan tailerra euskaraz familientzat
08.02.23
Euskara
Berbalagun ekimenak eta Antxitxiketan aisialdi taldeak Gurasolagun Irekia II izeneko tailerra antolatu dute Ermuko familientzat. Bereziki 4 eta 8 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako jarduera da, eta helburu nagusia euskaraz hitz egiteko gune dibertigarria eskaintzea da.
Jarduera otsailaren 10ean, ostirala, izango da, 17:30etik 19:00etara Lobiano Kultur Guneko antzerki aretoan, eta ordu eta erdi horretan, parte-hartzaileek beren apaingarriak egingo dituzte Hartza Egunerako, kolore guztietako inauteriez gozatzeko.
Ekimena doakoa da, baina izena eman behar da WhatsApp bidez mezu bat idatzita 663 070 492 zenbakira.
Lotutako albisteak
Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin