Julene Bouzok, brontzea lortu du altuera jauzian pistako eta 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan

09.02.23
Kirolak

1,73 metrora zegoen listoiaren gainetik salto egin du Antequeran (Malagan) jokatutako txapelketan 23 urte azpiko kategorian, bigarren geratu den kirolariarekin berdinduta

Julene Bouzo Agirregomezkorta 2023ko altuera jauziko Espainiako hirugarren izan da hogeita hiru urtetik beherako emakumezkoen kategorian (23 urte azpikoak). Ermuarrak brontzezko domina jantzi du azken asteburuan, Antequeran (Malagan) hiriko Teknifikazio Zentroko Atletismoko pista estalian, jokatu den XXXVIII Espainiako Txapelketan.

Bidezabal Durango Atletismo Taldeko atleta gazteak sailkapeneko hirugarren postua (22. orrian) eskuratu zuen 1,73 metroko jauzia egin ondoren, bigarren saiakeran. Aurretik geratu den atleta lehenengo saiakeran pasa zuen listoia eta horregatik ermuarraren aurretik geratu zen. Julenek ondoren, 1,74ko altuera gainditzen saiatu arren, ez zuen lortu. Txapelketa Trops-Cueva de Nerja taldeko Una Stancev Stevanovic kirolariak irabazi zuen, 1,75 metroko altueran zegoen listoi gainetik salto eginda.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira