Amazig Urte Berri On!
Ermuko Udaleko Immigrazio eta Nazioarteko Lankidetza Sailak Amazigh Urte Berriaren ospakizuna antolatu du larunbaterako, otsailak 11, Ermua Intercultural Community Project-en biltzen diren jatorri ezberdinetako taldeekin elkarlanean.
Ekimen honen helburua Ermuan bizi diren marokoar jatorriko herritar gehienen amazigh kultura partekatzea da.
Jardunaldia Lobiano Kultur Gunean izango da eta 16:00etan hasiko da haurrentzako tailerrekin. Ondoren, 17:30ean, amazigh kulturari buruzko dibulgazio-saio bat egingo da Lalla Ghizlan hizlariaren eskutik, Rifeko Errepublikako presidente ohi Abdelkrim El Khattabiren omenezko ekitaldi batekin batera.
19:00etan, Noumidia eta Fatah taldeen amazigh musika folkaz gozatzeko aukera izango dugu, eta, eguna amaitzeko, lunch bat eskainiko zaie Rifeko kultura sakontasun handiagoz ezagutzera gerturatzen diren guztiei.
Lotutako albisteak
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean