Euskarazko piropo lehiaketaren XVI. edizioa zabaltzear

13.02.23
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak hamaseigarren Piropo Lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoan bultzatzea da.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duenak piropoak euskaraz idatzi eta aurkeztu beharko ditu. Horretarako ondoko e-posta helbidera bidali beharko du proposamena: euskara@udalermua.net. Lehiakidearen izen-abizenak, telefonoa eta adina erantsiz.

Lehiaketak hiru kategoria aurreikusita ditu, partehartzaileen adinaren arabera, kategoria bakoitzean irabazle bana hautatuko du epaimahaiak. Sariak ondorengo hauek izango dira:

  • 14 urtetik beherakoen mailan: 50 euroko erosketa-txekea.
  • 15 urtetik 17 urtera bitartekoak: 80 euroko erosketa-txekea.
  • 18 urtetik gorakoen mailan: Donostiako 'La Perlan' sasoian jartzeko zirkuitu bonua bi pertsonentzat. Barne egongo dira talasoterapia zirkuitua, aromaterapia duen masajea eta bi pertsonentzako dastatze menua.

Piropoak otsailak 14tik bertatik, San Balentin egunetik, hasi eta martxoaren 12ra arte aurkeztu daitezke. Ondoren, lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak piropoak aztertu eta baloratuko ditu. Horretarako kontuan hartuko ditu, besteak beste, originaltasuna, sormena, luzera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara sailak ermuar guztiei dei egiten die lehiaketan parte hartzera animatu daitezen.

Argibide gehiagorako, ikus itzazu deialdiaren oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin