Izarra Centrek Bizkaiko Acelera PYME bulegoetako bat hartuko du

20.02.23
Ekonomi Sustapena

Bizkaiko 'Acelera PYME' izeneko bulegoetako bat Izarra Centren kokatuko da, zeinak 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko herrietako enpresei zerbitzua emango dien. Ermuko bulegoa elkarlanean kudeatuko dute, herriko Udalak, Izarra Fundazioak eta GAIA klusterrak. Klusterrak Euskadiri Aplikatutako Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrietako hirurehun enpresa baino gehiago ordezkatzen eta biltzen ditu.

Bulegoa, Red.es enpresa erakunde publikoarekin lankidetzan, aste honetan irekiko da ofizialki, ostegunean, hilak 23, inauguratu eta jendaurrean aurkeztu ondoren.

Acelera pyme programa Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren ekimena da, ETEen eraldaketa digitalaren erreferentziazko ekosistema eraikitzeko. Red.es erakundeak garatu du, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren mendekoa, eta 2021-2025 Enpresa Txiki eta Ertainen Digitalizazio Planaren barruan dago. Plan horrek 4.000 milioi eurotik gorako aurrekontua du.

Hogei mila biztanletik beherako herrientzako Bizkaiko bulegoa Ermuan kokatuko da, udal honek tokiko ehun ekonomikoa digitalizatzea bultzatzeko eta laguntzeko burutzen duen estrategiaren barruan. Bulego hori beste udal-proiektu batzuekin lerrokatuta dago, hala nola IoT laborategiarekin (gauzen Interneteko ingelesezko akronimoa) edo gaitasun digitalen prestakuntzarekin, besteak beste.

Bulego honek bilgunea izan nahi du, eskaria ontzen lagunduko duena eta enpresa txiki eta ertainei edo ETEei eraldaketa digitalean lagunduko diena. Horretarako, digitalizazioaren arloko zalantzak argitzeko sentsibilizazio-, hedapen-, orientazio- eta aholkularitza-jarduerak garatuko ditu.

Produktuen, prozesuen eta zerbitzuen digitalizazioak lehiarako onurak eta abantailak eskaintzen ditu, zalantzarik gabe. Enpresa handiak horren jakitun dira eta trantsizio digitalean inbertitzen dute. Hala ere, txikienek zailtasunak dituzte hori egiteko. Horregatik, administrazio publikoek eta erakundeek negozio txikiagoei laguntzeko lanean ari dira, lehiakortasunari eusteko konponbide teknologikoak har ditzaten.

Probintzian 20.000 biztanletik gorako udalerrietarako Acelera PYME bulegoa Bilbon dago, eta Bilboko Merkataritza Ganberak kudeatzen du.

Inaugurazio-ekitaldia ostegun goizeko 11:00etan izango da, eta aurretik, "Eraldaketa digitala" izeneko jardunaldia egingo da. Bertan, industria-sektoreko enpresek arrakasta izan duten kasuak aurkeztuko dituzte, enpresa teknologiko hornitzaileekin lankidetzan. Jardunaldia goizeko bederati eta erdietan hasiko da, eta bertaratu nahi dutenek idatzi honen bidez eskatu ahal izango dute.

Aukera bikaina izango da teknologia horietan oinarritutako proiektuak ezartzeko interesa duten enpresentzat; izan ere, pilotuak beren instalazioetan dohainik edo oso kostu txikian hedatzeko aukera izango baitute, Bizkaiko Foru Aldundiak eta GAIAk berak finantzatuko dituztelako.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren