Ermuko establezimenduetan errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak
Ermuko Udalak gure herrian errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzea sustatzeko diru-laguntza deialdia zabaldu berri du. Ekimen honen helburua herriko saltokietako, ostalaritzako eta bestelako zerbitzuetako kanpoko eta barruko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia indartzea da.
Erakunde honek diruz lagunduko du denda edo establezimenduetan, toldoetan, merkataritza-ibilgailuetan, web-orrian edo hizkuntza-paisaiarekin lotutako bestelako elementuetan errotuluak jartzea edo ordezkatzea, betiere testua euskaraz edo euskaraz zein gaztelaniaz badago.
Laguntza hauek jasotzeko ezinbesteko baldintza nagusiak honako hauek dira:
- Establezimenduak Ermuan egon beharko du
- Izen propioak, toponimoak, akronimoak edo abizenak bakarrik dituzten errotuluak eta elementuak ez izatea
- Testuak behar bezala idatzita egon behar du, akatsik gabe
Kanpoko errotuluei (toldoak, biniloak, pertsianak, ibilgailuak, euskarriak) kostuaren %50eko diru-laguntza emango zaie, gehienez 360 euro, euskara hutsean badira, eta %30ekoa (gehienez 180 euro) euskaraz eta gaztelaniaz badira.
Irudi korporatiboko elementuei ere (establezimenduen barne-errotulazioa, gutun-azalak, txartelak, kartak, poltsak, etab.) urtean 360 euro emango zaizkie gehienez, eta webguneek 450 euro arteko laguntzak jaso ahal izango dituzte.
Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu ahal izango dira urriaren 22ra arte. Kontsultatu diru-laguntza hauen baldintza, betekizun eta zenbateko zehatzak egoitzan bertan. Ekimen honen aurrekontua, guztira, 4.000 eurokoa da.
Testuen egokitasuna edota zuzentasuna bermatzeko zein deialdi honen inguruko bestelako zalantzak argitzeko, aldez aurretik Udal itzulpen zerbitzura jo ahalko dute interesdunek euskara@udalermua.net helbide elektronikoaren bitartez zein 943 17 91 47 telefonoan.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa