100 pertsona baino gehiago batu dira Jubiletxeak antolatutako ibilaldietara

24.03.23
Caminata saludable en Deba
Kirolak
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Jarduera doakoa da eta hurrengo irteera maiatzerako aurreikusita dago

Ermuko Jubilatuen Etxea hilean behin txangoak antolatzen hasi da, eta dagoeneko ehundik gora lagunek hartu dute parte lehen bi irteeretan.

Antolatzen diren jarduera guztiek bi ibilbide ezberdin planteatzen dituzte eremu berean: bata zailtasun erraza edo ertaina duena, eta bestea konplexutasun moderatua duena.

Lehenengo irteera otsailaren 15ean egin da, 88 parte-hartzailerekin. Lehenengo esperientzia honetan Debatik abiatu da joan-etorriko ibilaldi erraz bat egiteko Mutrikuraino (8km), eta beste ibilbide zailago bat ere izan da aukeran, Deba-Mutriku-Ondarroa (11km).

Bigarren ibilaldia martxoaren 16an izan da, osteguna, eta 120 lagunek hartu dute parte. Oraingoan, Zarautz-Getaria-Zarautz ibilbideak egin dira, bai modalitate errazean (10 km lauan), bai moderatuan, Txakolinaren Bidean (12,5km).

Irteerak hilero egingo dira, apirilean izan ezik, Aste Santua eta Jubilatuen Etxetik Benidormera aurreikusitako bidaia tarteko. Horrela, hurrengo ibilbidea maiatzaren amaieran egingo da.

Irteera hauetara joan ahal izateko, beharrezkoa da Jubilatuen Etxean izena ematea. Jarduera doakoa da, baina bertaratzen direnek garraio publikoan egiten den joan-etorriko gastuaz arduratu beharko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
08.10.26
‘Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin’ proiektuak 10 urte bete ditu adin guztientzako Ermua baten alde lanean

Talde Eragileak hamar urteko lana eta parte-hartzea ospatu ditu, eta adinkeriaren aurkako borroka jarri du erdigunean