2023ko Mikologia Jardunaldiei hasiera emango

19.10.23
Gizartea
Jarduerak gaurtik igandera bitartean gauzatuko dira. Miguel Ledesma Blanco triatloilariari omenaldia egingo zaio kirolaren egunean

Ermuko Mikologiaren Lagunen Elkarteak urtero antolatzen dituen jardunaldien edizio berri bat gauzatuko du aste honetan. Jarduerak ostegunetik, hilak 19tik, igandera, 22ra, bitartean izango dira. Mikologiako argazkien lehiaketa nazionalera aurkeztutako lanak Lobiano Kulturgunean daude ikusgai. Datorren urriaren 29ra arte bisitatu daitezke.

Programak kirolari eskainitako eguna iragarri du gaurko. Horrela, gaur arratsaldean triatloi espezialitatean nabarmendu den Miguel Ledesma Blanco kirolaria omenduko da. Ermuar gaztea Europako 25 urtez azpiko triatloi txapelduna izan zen 2022an. Europako Txapelketetako sailkapen orokorrean, adin eta kategoria bereizketarik gabe, Miguel Ledesmak laugarren postua lortu zuen. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan.

Bihar, ostirala, hitzaldia izango da Bizkaiko Mikologia Federazioko lehendakariaren eskutik. Pablo García Azkaratek "Onddo enteogenoak eta kristautasuna" izango ditu hizpide. Lobiano Kulturgunean izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Larunbatean, landara irteera bat egongo da espezieak biltzeko, eta arratsaldean identifikatu eta sailkatu egingo dira. Oliver magoak kontzertua eskainiko du 18:30etatik aurrera. Igandean, Orbe Kardinalaren plazan prestatuko den erakusketan jaso eta sailkatutako aleak erakutsiko dira. Ikastetxeetan egindako lanekin ere erakusketa jarriko da eta egileei opariak emango zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu