2025erako aurrekontua aztertuko du gaur Udalbatzak

17.12.24
Erakundea
Astearte honetako Osoko Bilkurak 13 puntu ditu, eta bertan, Juan Carlos Abascalek zinegotzi karguari uko egingo dio

Ermuko Udalbatzak ezohiko Osoko Bilkura saioa izango du gaur asteartea, abenduak 17, eta ardatz nagusia 2025. urterako Udal Aurrekontuak izango dira. Saioa 19:00etan hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eta zuzenean emango da webgune honen bidez eta YouTubeko kanal korporatiboan.

Osoko Bilkurak hamahiru puntu ditu eguneko gai-zerrendan, eta zinegotziei interes nabarmenen berri emateko gonbitearekin hasiko da saioa. Ondoren, aurreko bilkurako akta onartuko da, 2024ko abenduaren 3koa.

Hirugarren puntutik zazpigarrenera, Beatriz Gamiz alkateak kredituak transferitzeko eta gaitzeko hainbat dekreturen berri emango dio Udalbatzari. Zortzigarren eta bederatzigarren puntuetan, Izarra Fundazioaren estatutuak eta ordezkarien izendapena onartuko dira, eta udal-instalazioak eta -zerbitzuak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea ere aztertuko da jarraian.

Eguneko puntu nagusia 2025eko Aurrekontuak izango dira; horri dagokionez, Elkarrekin Ermua taldeak zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio Gobernu Taldearen proiektuari, eta bi proposamenak bozkatuko dira, eranskinekin eta lanpostuen zerrendaren aldaketarekin batera.

Gai-zerrendako azken puntua Juan Carlos Abascal Candásek PSE-EE/PSOE hautagaitzako zinegotzi karguari uko egin izana adieraztea izango da.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako