90 euro ikasle bakoitzeko udalerriko dendetan produktuak erosteagatik

28.10.24
Imagen
Hezkuntza
Laguntzak eskatzeko epea astelehen honetan, urriak 28, hasiko da

Ermuko Udalak, bosgarren urtez jarraian, 90 euro arte eskainiko ditu ikasle bakoitzeko, herriko dendetan irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako erosketengatik.

Ekimen honen helburu nagusia udalerriko dendetan erosketak sustatzea da, eta, aldi berean, ikasturte bakoitzaren hasieran egiten dituzten gastuengatiko familien zama arintzea.

Laguntza horiek gehienez 90 eurokoak izango dira ikasle bakoitzeko, eta eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), arropa, oinetakoak, kirol-materiala, material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak erosteko Ermuko dendetan egindako gastuak ordaindu ahal izango dituzte.

Laguntza hauek lerro ezberdinetan banatzen dira:

  • 2009ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean jaiotako haur ermuarren gurasoak edo legezko tutoreak.
  • 16-25 urte arteko ikasleak, 1999ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak. Ikasleak adingabeak badira, gurasoek edo legezko tutoreek egin beharko dute eskaera. Eustaten datuen arabera, Ermuko biztanleen %9,5ek 16 eta 25 urte bitartean ditu, eta adin-tarte horretako gehienak ikasten ari dira. Hori dela eta, Ermuko Udalak dirulaguntza lerro bat aurreikusi du 16 eta 25 urte bitarteko pertsonentzat, baldin eta ikasketa arautuak edo okupazionalak, masterrak edo doktoregoak ikasturtearen antzeko iraupenarekin egiten ari badira edo helduen hezkuntzako (HHE) ikastetxe publikoetan ikasten ari badira. Prestakuntza osagarria kanpoan geratzen da (hizkuntzak, informatika erabiltzaile-mailan, gidabaimena, etab.).
  • 1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako langabeak. Kasu horretan, pertsonak langabezian egon behar dira eta ezin dute inolako prestaziorik jaso. Aurreko laguntza lerroan bezala, egiten ari diren ikasketak arautuak edo okupazionalak, masterrak edo doktoregoak, ikasturtearen antzeko iraupenarekin, izan beharko dute, edo helduen hezkuntzako (HHE) ikastetxe publikoetan ikasten ari badira. Prestakuntza osagarria kanpoan geratzen da (hizkuntzak, informatika erabiltzaile-mailan, gidabaimena, etab.).

Laguntza hauek jasotzeko, gutxienez 6 hilabetez jarraian Ermuan erroldatuta egon beharko da. Sei hilabetetik beherako pertsonen kasuan, Ermuan erroldatuta egon beharko dute jaiotzen direnetik.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik abenduaren 5era arte

Aurreko urteetan bezala, 90 eurorainoko laguntzak lortu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ermuan 2024ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako gastuaren fakturak aurkeztea, dirulaguntzaren titularraren izenean emandakoak, non argi eta zehatz adieraziko diren erositako produktuak. Halaber, libretaren titulartasunaren datuak egiaztatzen dituen dokumentu bat, matrikularen egiaztagiri bat (17 urtetik gorakoen kasuan) eta SEPEren ziurtagiria (langabeen kasuan) eskatuko dira.

Eskaerak eta horiekin lotutako agiri guztiak urriaren 28tik abenduaren 5era arte aurkez daitezke, Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan (eguneko 24 ordutan) edo Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte