Abesbatzen Udaberriko kontzertuak entzugai gaur elizan

15.03.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Arratseko 19:45etatik hasita, Ermuko 'Pispillu' eta Barakaldoko ‘Hala Dzipo' Abesbatzek ’, eta Sestaoko Orfeoiak kantatuutko dute

Santiago Apostoluaren parrokiak musika emanaldia hartuko dau gaur arratsaldean, Bizkaiko udaberriko abesbatzen XLIII. edizioaren barruan. Emanaldia zortziak laurden gutxitan izango da. Ekitaldian hiru taldek hartuko dute parte: "Pispillu" abesbatza ermuarrak, Sestaoko Orfeoiak eta Barakaldoko "Hala Dzipo Abesbatza"k.

Sarrera doakoa da. Udaberriko kontzertuak Bizkaiko Abesbatzen Federazioak (BAE) antolatzen ditu eta BBK Fundazioaren, Kutxabank aurrezki erakundearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dute. Kontzertuak otsailaren 24an hasi ziren eta ekainaren 15ean amaituko dira. 2024. edizioan 58 abesbatzak hartuko dute parte, 19 taldetan banatuta.

XLIII programazioko 7. taldeaaren kontzertua izango da gaur Ermuan. Talde bakoitzak bospasei pieza interpretatuko ditu. Pispilluk honako lan hauek entseatu eta prestatu ditu: Tebe poem, Bortniansky; Notre pere (Gure Aita), Duruflé; Txotxongiloak sokan, Martin, Pagotako auzoa (Jose Olaizola) eta Illunabarra (Eduardo Mocoroa).

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz