Adimen artifizial sortzaileari buruzko tailerrak Izarra Centren

30.04.24
Ekonomi Sustapena
Maiatzaren 14tik 16ra teknologia horien aplikazioei buruzko hiru saio eskainiko dira

Izarra Fundazioak, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, Adimen Artifizial Sortzaileari buruzko tailerrak antolatu ditu. Guztira hiru saio izango dira, maiatzaren 14tik 16ra bitartean, eta sormenaren arloko gazteak, ekintzaileak eta langabezian daudenak irudiak, musika eta kirol-aplikazioak sortzeko adimen artifizialaren aukeretan sartzeko diseinatuta daude.

Sonia Perez Gajate Mondragon Unibertsitateko irakaslea arduratuko da saioak emateaz eta dinamizatzeaz, eta egun bakoitzeko gaiak desberdinak izango dira. Tailer praktikoak izango dira, non ezagutza teknikorik behar ez duten tresna desberdinak irakatsiko diren: "publiko guztiarentzako" ikastaroak izango dira.

Saioek learn by doing metodologia jarraituko dute, adibideen, ariketen eta praktiken bidez ezagutzaren transferentzia eskainiz.

Aurreikusitako programa honakoa da:

  • Maiatzak 14, asteartea: Adimen Artifiziala (IA) - sarrera eta testuingurua
    • Adimen Artifizial Sortzaile motak
    • Zer dira LLMak edo Hizkuntza Eredu Handiak eta nola funtzionatzen dute
    • Edukiak sortzeko ariketa praktikoak: ChatGPT, Gemini, Bing Copilot
  • Maiatzak 15, asteazkena: IA Sortzailearen aplikazioak sormenaren esparruan: Irudiak
    • Irudietarako IA generatiboko tresnetarako sarrera
    • Irudiak sortzeko ariketa praktikoak: DALL-E 2, Midjourney, Picasso
  • Maiatzak 16, osteguna: IA Sortzailearen aplikazioak sormenaren esparruan: Musika
    • Musikarako IA generatiboko tresnetarako sarrera
    • Musika sortzeko doako aplikazioekin ariketa praktikoak: Aiva, Rifusion, Mubert, Magenta (Google)
    • IAren alde onak eta desabantailak

Tailer guztiak 09:00etatik 13:00etara egingo dira Izarra Centre eraikinean, eta doakoak dira. Parte hartzeko, izena emateko inprimakia bete eta zein saiotara joan nahi duzun aukeratu behar duzu.

Ekimen hau Model_IA proiektuaren parte da, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua eta Izarra Fundazioak garatua.

Lotutako albisteak

Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan
Imagen
09.06.25
Ermua Talentic jardunaldiei ekiteko prest?

Talentua, ziurgabetasuna eta sareko lana izango dira ardatz ekainaren 11n eta 12an Izarra Centren
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian