Adineko pertsonen talde eragileak 'Lagunkoiak gara' zigiluak eman dizkie herriko 17 dendari

23.03.23
Entrega del sello Somos Amigables a Mercería Gauzak
Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Aintzatetsitako establezimenduek sentsibilizazio-tailer batean parte hartu dute, adinekoen beharrei erantzuteko eta guztientzat kalitatezko zerbitzua emateko

Ermua, Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin proiektuko talde eragileko kideek Lagunkoiak gara zigiluak eman dizkiete udalerriko 17 establezimenduri.

Saltoki horiek Lobiano Kultur Gunean egindako sentsibilizazio-tailer batean parte hartu dute joan den otsailaren 23an. Saio honetan, pertsona batzuek adinaren ondorioz izan ditzaketen beharrei erantzuteko kalitatezko zerbitzua emateko gomendioak eman dira: mugikortasun-arazoak, ikusmen edo entzumen murrizketa, narriadura kognitiboa, eta abar. Merkatariek ere autoebaluazio bat egiteko aukera izan dute, hobekuntza-puntuak identifikatzeko.

Herriko merkataritzan eta ostalaritzan Lagunkoiak gara ekimena Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek bultzatu dute, eta adinarekin lagunkoiak diren eguneroko praktikak sustatzea eta aitortzea du helburu, adinekoen beharrak kontuan hartuta. Horrela, beste udal-zerbitzu batzuek artatu ditzaketen kalteberatasun-egoerak identifikatzen saiatuko dira.

Jarduerak Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadi Lagunkoiaren eta Matia Institutuaren laguntza teknikoa du, adinekoen potentziala aprobetxatu eta ongizatea sortzeko protagonista bihurtzeko.

Lagunkoiak gara oraindik ere interesa duten herriko saltoki guztientzat zabalik dago; programarekin bat egiteko, idatzi mezu bat info@euskadilagunkoia.net helbidera.

Ermua, Hiri Adeintsua Adineko Pertsonekin Udal Proiektuak hainbat proposamen biltzen dituen ekintza-plan bat du, udalerria, oro har, herritarrentzat eta, bereziki, adinekoentzat ingurune lagunkoi eta erraztaileagoa izan dadin, komunitatearen parte aktibo izaten jarrai dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
‘Santero y los muchachos’ taldearen rock lasaia Ermua Antzokian gozagai

Kontzertua emango dute datorren ostiralean, 20:30ean
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
09.12.25
Aste honetan Antzokiak euskarazko bi film eskainiko ditu

Aretoak ‘La voz de Hind’ (JBA), ‘Siempre es invierno’, ‘Gaua’ (JBA) eta ‘Super Elfkinak’ proiektatuko ditu