'Alkarregaz eraikiz 2023' jardunaldian gazteek duten enplegu-egoera aztergai

26.06.23
Ekonomi Sustapena
Enplegu eta Prestakuntza jardunaldia asteazkenean egingo da -ekainaren 28an- eta Durangaldeko Mankomunitatea eta Zornotza-Etxano eta Ermuko udalek bilduko ditu

Ekainaren 28ko jardunaldia Durangon egingo da; horretan gazteen egungo enplegua aztertuko, gehien eskatzen diren profilak identifikatuko eta plantilan sartzea zailagoa den prestakuntza espezifikoa duten profilak aztertuko direlarik

Eskualdeko prestakuntza- eta enpresa-arloko hainbat eragilek parte hartuko dute, gogoetarako eta lankidetzarako gune gisa, eskualdeko gazteen enplegagarritasuna handitzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Jardunaldia Durangoko Elkartegian egingo da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Aufrreikusitako programa ondorengoa da:

10:00etatik-10:15etara Alkarregaz Eraikiz 2023: Aurkezpen instituzionala

10:15etatik-10:30etara Enpresa-sarearen beharren diagnostikoaren ondorioen aurkezpena.

10:30etatik-11:00etara Mahai-ingurua:

- Marta Berroya (Lanbide)

- Pablo Pontes (DEE-AEDko lehendakaria. Forjas de Berriz-eko gerentea).

- Ane Sarasola (DEK, Durangaldea Enpresa Ekimena).

- Josu Ansola (Garapen Ekonomikoko zuzendaria Ermuko udalean).

11:00etatik-11:30etara Atsedenaldia.

11:30etatik-12:30etara Lankidetza-lana: prestakuntza- eta enplegu-premiak eguneratzea.

12:30etatik-13:00etara Ondorioak eta amaiera.

'Alkarregaz eraikiz' ekimenaren inguruan

Alkarregaz Eraikiz, Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan, 2019an sortu zen eskualdeko enplegu eta prestakuntza beharrei erantzuteko asmoz. Erakunde publikoek, enpresek eta prestakuntza-zentroek osatzen dute foroa, eta gazteek behar duten eta enpresek eskatzen duten prestakuntza-eskaintza identifikatzea eta sortzea du helburu.

Alkarregaz Eraikiz ekimena Gaztedi Durangaldea hitzarmenaren parte da, gazteentzako zerbitzuak eta jarduerak sustatzea helburu duena. Gaztedi Durangaldea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko 12 udalek sustatzen dute: Abadin, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Man eta Zaldibar.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik