Amaitu urtea modurik onenean, kirola eginez!
Ermua Kirolakek hainbat ekintza antolatu ditu 2023 urteari modurik onenean agur esateko: lagun artean kirola eginez. Udal kirol instalazioetara abonatutako pertsonek gustu guztietarako bost ekimenetan izena emateko aukera izango dute.
Gabonetako kanpaina larunbat honetan bertan hasiko da, abenduaren 16an, dantza ardatz duten bi saioekin: dantza mix, 10:00etatik 11:00etara, eta gazte dantza, 11:00etatik 12:00etara.
Gabonetako afari eta bazkari oparoen aurretik, abenduaren 23an, larunbata, gorputza musikaren erritmora mugitu ahal izango dugu zumba fit klasearekin (10-11 ordu) edo ariketa fisiko eta kirol bizia egin bootcamp bidez (11-12 ordu).
Urtea amaitzeko, abenduaren 31n ziklo indoorreko saioak izango dira 10:00etatik 13:00etara.
Jarduera hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da Miguel Angel Blanco kiroldegiko harreran edo Betiondoko instalazioetan izena ematea.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira