Amin Sheikhek ‘Bombay to Barcelona Library Cafe’ proiektua aurkeztuko du Ermuan

03.05.23
Imagen
La imagen muestra el cartel del evento
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Proiektu solidarioa da eta maiatzaren 12an, ostirala, aurkeztuko du Lobiano Kulturgunean, arratseko 6etatik aurrera. Udal Liburutegiak antolatutako ekitaldia da, ingelesez izango da eta aldi bereko itzulpena egongo

Amin Sheikhen ‘Bombay to Barcelona Library Cafe’ (Bartzelona) proiektu solidarioaren aurkezpena Ermuan babestuko du Udal liburutegiak. Ekitaldia maiatzaren 12an izango da, arratsaldeko 6etan.

Amin Bombayn (Indian) jaio zen, eta beste haur asko bezalakoa zen: txiroa. Bizitza ziztrin batez nekatuta, berak eta Sabira ahizpak etxetik ihes egin zuten, 5 bat urterekin. Hiru urtez bizi izan ziren kalean, eskean, zaborretatik jasotzen zuten janariarekin elikatzen. Hiru urte geroago, Seraphine mojak eta Placido Fonseca apaizak jaso eta Snehasadanera eraman zituzten, etxerik gabeko haurrentzako etxe batera.

Bere bizitzako lehen urteak batere errazak izan ez ziren arren, Aminek ez du inoiz ahaztu lagundu zioten pertsona askoren ontasuna. Horregatik, gizakiaren ontasunean sinesten du eta mundua aldatzeko pertsona bakarra behar delako ideiari eusten dio. Urteak igaro ahala amets bat bete du: liburu bat idaztea eta bere irabaziekin kaleko haur ohiek lan egiten duten kafetegi-liburutegi bat irekitzea Bombayn. Egia bihurtutako amets horrek bizirik iraun dezan borrokatzen jarraitzen du, mundu hau leku hobea izan dadin.

Liburu hori, bere autobiografia jasotzen duena, %100 erreala da eta bere jatorrizko izenburua ingelesez "Life is Life. I Am Because of You” da. Amin gaur egun Bartzelona eta Bombay artean bizi da, eta hori da bere benetako istorioa, bere hitzekin lehen pertsonan eta hizkietan jasoa.

Duela egun batzuk liburuaren haurrentzako bertsioa argitaratu du, ‘El Súper Poder que llevas dentro’ titulukoa. Aminek maiatzaren 12ko topaketa horretan hitz egingo digu eta bere bizitzaren ibilbidea laburtuko du. Ekitaldian bi liburuak aurkeztuko ditu eta baita ‘Library Cafe’ proeiktua.

Topaketa ingelesez izango da eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko. Ekitaldia helduentzat eta 10 urtetik gorako eta lagundutako haurrentzat izango da.

Sarrera libreko hitzaldia izango da. Hala ere, ‘La vida es vida, soy gracias a ti ‘(Bizitza bizitza da, zuri esker naiz) liburuaren 15 ale zozketatuko dira liburutegian maiatzaren 12ko ostiraleko 8:00ak baino lehen izena ematen duten pertsona guztien artean. Ale horiek hitzaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude