El Antzoki estrena programación de cine y ofrece tres dramas y una animación

28.02.23
Ermua Antzokia
Ermua Antzokiak martxoa hastearekin batera zine programazio berria zabalduko du ostegun honetan. Lehen aste honetan hiru drama eta animazio txinatar bat ikusi ahal izango ditugu, guztiak joan den 2022an estreinatuak. Proiekzioak ostegunean hasiko dira zineklubaren asteroko saioarekin, non ‘Joyland' titulua ikusi ahal izango dugu

Ermua Antzokiak martxoa hastearekin batera zine programazio berria zabalduko du ostegun honetan. Lehen aste honetan hiru drama eta animazio txinatar bat ikusi ahal izango ditugu, guztiak joan den 2022an estreinatuak. Proiekzioak ostegunean hasiko dira zineklubaren asteroko saioarekin, non ‘Joyland' titulua ikusi ahal izango dugun, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Saim Saidek zuzendutako ekoizpen pakistandarra da, transexualitatea eta genero aldaketa jorratzen dituen drama, 126 minutukoa. Familia patriarkal eta batu bat haur baten jaiotzaren zain dago familia leinuarekin jarraitzeko. Bere semerik gazteena dantza erotikoko antzerki konpainia batean sartuko da ezkutuan. Epaimahaiaren saria Cannesko jaialdian. Ostegun honetan, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zinema komertzialaren atalean, larunbat arratseko zazpi eta erdietan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan, Martín McDonagh zuzendari britainiarraren ‘Living' filma ikusi ahal izango dugu. Gaixotasunari buruzko drama, Oliver Hermanusek zuzendutakoa eta 102 minututan garatzen dena. 1950eko hamarkada: Williams bulegoko paperaren azpian lurperatutako funtzionario beteranoa da, hiria II. Mundu Gerraren ondoren berreraikitzen den bitartean. Mediku-diagnostiko suntsitzaile bat jasotzean, aurrezki-kontua hustu eta kostaldera joaten da. Aktore onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Oscar sarirako izendatua. BAFTA sarietan eta Urrezko Globoetan ere izendapen ugari ditu.

Asteburu honetarako bigarren proposamen komertziala 'Almas en pena de Inisherin' da, Martin McDohang errealizadoreak egindakoa, gidoi propio bat oinarri hartuta. 114 minutu irauten duen beste ekoizpen britainiar bat da. Irlandako mendebaldeko kostaldearen aurrez aurre dagoen uharte urrun batean dago girotuta. Bizitza osoko bi lagunen istorioa kontatzen du, Pádraic eta Colm, une batean eta bapatean modu malkartsuan haserretzen direnak. Oscar sarietarako bederatzi izendapen, film onena barne. Sariak BAFTAn eta izendapenak Urrezko Globoetan eta Veneziako jaialdian. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean, arratsaldeko 5etako publiko gazteenarentzako saioan, ‘Mi querido Monstruo’ proiektatuko dugu. Txinako animazio bat da, 99 minutu irauten duena. Laburpena: Kunlun uhartea, Bai Ze izeneko sendatzaile ezagun eta ospetsuenetako bat da. Denek jotzen dute harengana beren arazoak konpontzeko. Hei Ling bere laguna sendatu behar duenean, aldiz kale egin eta dena oso gaizki ateratzen da.

Informazio gehiago Ermua Antzokiko mikrositean.

 

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan