Web aplikazio progresiboa, tokiko merkataritzaren modernizazioan lagun

01.03.24
Imagen
Merkataritza
Ekonomi Sustapena
hiriapp.ermua.eus webgunearen bidez, Ermuko gaurkotasuna esku-eskura izango dugu, eta TAO gunean aparkalekurik dagoen ere kontsultatu ahal izango dugu

Merkataritza-sektorea estrategikoa da edozein udalerritako ekonomiarentzat. Saltoki txikiak digitalizatzea ezinbesteko erronka da tokiko establezimenduek erantzuteko gaitasuna handitu ahal izateko. Bide horretan, Ermuko Udaleko Ekonomiaren Garapen Saila Web Aplikazio Progresiboa (APW) martxan jartzen ari da https://hiriapp.ermua.eus/ helbidean.

Proiektu honen helburua da Ermuko merkataritza-sektorea eguneratzea eta modernizatzea, merkataritza-eremurako irisgarritasuna hobetuz eta sektorearen digitalizazioa babestuz, presentzia areagotzeko eta tokiko erosketa sustatzeko.

Gaur egun oso hedatua dago telefono mugikorraren erabilera, komunikatzeko nahiz informazioa bilatzeko, eta hori baliatuta, APW berriak zerbitzu sorta bat eskaintzen du edozein plataformatatik eskura daitezkeenak eta merkataritza-arloko erabiltzaileei zuzendutakoak. Aplikazio honetan, informazioa etengabe eguneratuko da, tokiko establezimenduek sare sozialetan argitaratzen dituzten edukiez eta Udalaren webguneaz elikatuko baita.

HiriApp tresnaren bidez, herritarrek saltokiei eta ostalaritzari buruzko informazioa, eskaintzak eta udalerriko kultura- eta aisialdi-eskaintzari buruzko berriak eskuratu ahal izango dituzte, baita denbora errealean herriko TAO guneetako aparkaleku-plazen okupazioa ikusi ere. Horrela, merkataritza-arlora eskaria erakarri eta atxiki nahi da, sektorearen digitalizazioa bultzatu eta tokiko merkataritza kontsumo-ohitura berrietara egokitu; izan ere, gero eta pertsona gehiagok egiten dituzte online erosketak, mugikorraren bidez ordaintzen dute edo sare sozialak erakusleiho gisa erabiltzen dituzte. Horregatik, tokiko saltokiek sektorean duten presentzia hobetu behar dute.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Innpulso Emprende’ ekitaldia VIII. edizioa erakusleiho izan da ‘Euria Tech" markarentzat

Ermuak Aitor López ekintzailea aurkeztu du, atmosferako kutsatzaileak kimikoki deskonposatzen dituen lehen produktua merkaturatzen duen enpresaren sortzaileetakoa
Imagen
18.06.25
Ermuak ‘drOp’ proiektua eta bere metodologia aurkeztu ditu Europan

Dublinen izan da ekainaren 4tik 6ra egin den Etxebizitza Sozialen Nazioarteko Jaialdian
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan