Aste honetan Ermua Antzokiak drama bi, komedia eta animazio bana proiektatuko ditu

26.09.23
Imagen
Imagen promocional de la película
Ermua Antzokia
Eskainiko dituen estreinuak ‘Alma viva’, ‘Mi soledad tiene alas’, ‘Las Cícladas. Escapada de amigas’ eta ‘Elemental’ dira

Ermua Antzokiak zine aste berri bati ekingo dio ostegun honetan. Zineklubean Cristèle Alves Meirak zuzendutako "Alma viva" film portugaldarra eskainiko da, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Haurtzaroko naturaz gaindiko gaiak jorratzen dituen drama da. 88 minutu irauten du. Veneziako Semincin zuzendari berri onenaren saria jaso du. Familia bat udaran itzultzen da senideen herrira. Han, familiaz eta oporraz gozaten du amona ustekabean hil arte. Ostegunean, hilak 28, ikusi ahal izango dugu, 20:30ean.

Atal lomertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta igandean 20:30ean, hurrenez hurren, Mario Casasek zuzendutako "Mi soledad tiene alas" film luzea ikusi ahal izango dugu. Nerabezaroko garai zaila, atrakoak eta pasarte kinkiak jorratzen dituen beste drama bat da, 102 minutura iristen dena. Joan den abuztuan estreinatu zen. Bartzelona kanpoaldean, hiru lagun bizi dira etorkizunean pentsatu gabe, festarik festa eta bitxi-dendak lapurtzen. Horietako baten barnean, talentua eta bizi duen bizitzaz bestelako sentsibilitatea duen artista bat ezkutatzen da.

Asteko bigarren proposamen komertzialak "Las Cícladas. Escapada de amigas" titulua da. Marc Fitoussik zuzendutako komedia frantziarra da. 110 minutuko iraupena duen zinta honek gaztetako hiru lagun berriz elkartu direla kontatzen du, eta gazte eta banaezinak zirenean amesten zuten bidaia elkarrekin egitea erabakitzen dute. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gazte eta/edo familientzako saioan, igandean 17:00etan, Pixar etxearen azken produkzioa ikusteko aukera izango dugu: "Elemental", animazioa. Pasa den udan estreinatu zen eta 101 minutu irauten du. Candela eta Niloren abenturak kontatzen ditu.

Informazio gehiago "Ermua Antzokia" atalean eta "Agenda" atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu