Aste Santurako liturgiak eta mezak ezagutzera eman ditu parrokiak

05.04.23
Gizartea
Aurtengo Aste Santua hastear dago. Pertsona askorentzat hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak eta beste hainbatentzat atseden egunak izango direnak

Ermuan ez da prozesiorik izango; ez bizidunen pasiorik ez eta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik ere. Nolanahi eliza katolikoarentzat hain garrantzitsuak diren egunetan kristau ermuarrek ekitaldi bereziak ospatuko dituzte. Azken urteetan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldiak prestatu ditu, horiek kartel batean jaso eta ezagutarazi dituelarik.

Jarduerak aurreko asteartean hasi ziren, Erramu igandeko mezarekin. Nolanahi ere, gauzarik gehienak Aste Santuko egunetan gauzatuko dira, zeinari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean.

Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat.

Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:

  • Apirilak 6, ostegun santua
    • 19:00etan: Jaunaren afaria
    • 22:00etan: Ordu Santua
  • Apirilak 7, ostiral santua
    • 11:00etan: Gurutze bidea
    • 19:00etan: Jaunaren pasio eta nekaldia
  • Apirilak 8, larunbat santua
    • 22:00ean: Pazko-gaubeila.
  • Apirilak 9, Pazko igandea
    • 12:30etan. Pazko igandeko meza (eguneko bakarra)

 

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.