Asteklima 2024: 'Ekintza oro, txikia izanda ere, kontuan'

21.10.24
Ingurumena
Gizartea
Urriaren 27ko igandera artean, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen baitan

Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea "Asteklima" ospatuko dugu hiru lurralde historikoetan urriaren 27ra arte, "Ekintza oro, txikia izanda ere, kontuan" lelopean. ‘Asteklimak’ Euskal gizartea beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren inguruan kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu. 2024ko edizioak berritasunak ditu, klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan herritarrak sentsibilizatzeko eta erantzun kidetasunez jokatzeko jarduerarik onenak sarituko baitira.

Ermuko udalak Energia Jardueren Plan Orokorra egin du, energia-efizientzia jasangarrian aurrera egiten laguntzeko eta tokiko energia-trantsizioari aurre egiteko, energia-aurrezpenaren eta deskarbonizazioaren bidez.

Ermuak, jada,energia-jarduera plana egina du

Dokumentuak EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean ezarritako energia-jarduketen plan bat egiteko eskakizunari erantzuten dio, lege horrek ezarritako mugarriak lortzeko:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, bakoitzak bere jarduera-eremuan, irizpide orokor gisa, energia-kontsumoa %35 murriztu beharko dute 2030erako, eta %60 2050erako.
  • EAEko administrazio publiko bakoitzak 2030. urterako lortu beharko du, bere eraikin guztietan, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio nahikoak izatea, kontsumoaren %32 hornitzeko, bai aprobetxamendu termikoko sistemak bai elektrizitatea sortzekoak barne.

Dokumentu horrek udalaren energia-kontsumoaren erreferentzia-oinarriaren maila ezartzen du, eta udal-eraikin eta -instalazioen, argiteria publikoaren eta udal-ibilgailuen energia-kontsumoei buruzko datu guztiak biltzen ditu energia-kontsumoen inbentario batean, 2012tik aurrera, oinarrizko erreferentziatzat hartuta. Azterketa horretatik abiatuta, ekintza-plan bat egiten da, helburu horiek lortzeko energia-eraginkortasuneko zenbait neurri jasotzen dituena. Ekintza horietako batzuk abian dira jada, hala nola argiteria publikoa LED teknologiara ordeztea (besteak beste), eta energia asko aurreztea ekarri dute.

Administrazioentzat ezarri diren helburuak betetzetik gero eta hurbilago

Izan ere, oinarri-urtetik aurrerako bilakaeraren joera orokorrak erabilera guztietan energia-kontsumoa nabarmen murriztu dela erakusten du. Zehazki, 2023an, gure Udalak jada %33 murriztu du energia-kontsumoa, 2012ko oinarri-urtearen aldean, eta 4/2019 Legearen 16. artikuluak energia-kontsumoa %35 murrizteko eta karbono-aztarna murrizteko eskaeratik gero eta hurbilago dago.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.06.25
Txindurri taldeak 50 urte dantzan daramatzala ospatuko du

Asteburu honetan mende erdiko urteurrena ospatuko du egitarau bereziaz