Aterki moreak indarkeria matxistaren aurka

25.11.24
2024ko azaroaren 25eko kontzentrazioa Orbe Kardinala plazan | Concentración del 25 de noviembre en la plaza Cardenal Orbe
Berdintasuna
Emakumeenganako indarkeria mota guztien aurrean gaitzespena adierazteko bildu dira dozenaka herritar

Dozenaka lagunek bat egin dute gaur goizean Ermuan, Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioan. Orbe Kardinalaren plazako estalkia, aterki morez apaindua, izan da deialdiaren eszenatokia, eta adin guztietako herritarrak bildu dira bertan emakumeenganako indarkeria mota guztien aurrean euren gaitzespena adierazteko.

Tatiana Hernandez biolin-jotzaileak musika jarri dio ekitaldiari, eta Beatriz Gamiz alkateak eta Ermuko bost ikaslek testu ezberdinak irakurri dituzte emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien eta horien inguruko negazionismoaren aurrean ezezko irmoa agertzeko.

Gero eta sentsibilizazio eta kontzientzia kolektibo handiagoa dago emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartearen alde, baina gaur egun oraindik berdintasunaren aurkako mezu misogino ugari zabaltzen dira gizon gazteen eta adin ertainekoen artean. Hala, gazteak "indarkeriak ez duela generorik", "asmakizun ideologikoa" dela edo berdintasun-politikak "urrunegi" iritsi direla bezalako mezuak jasotzen ari dira. Emakumeen aurkako indarkeria matxista hutsaltzen duten diskurtso hauen aurrean, Ermuko Udalak adierazpen instituzionala adostu du, honako konpromiso hauekin:

  • Ermuko ikastetxeetan ematen den Aukera Berdintasunaren arloko prestakuntzan maskulinitate berriak lantzea, egunero jasotzen diren mezu misoginoak, emakumeen aurkako mezu bortitzak eta berdintasunaren aurkakoak desaktibatzeko, batez ere, bitarteko digitalen bidez.
  • Hezkidetzaren arloan lan-prozesu egonkorrak ezartzea, indarkeria matxistaren prebentzioari garrantzia emanez, Ermua “Hiri Hezitzailea" proiektu estrategikoan. 
  • Gune formal eta informaletan, eskola-komunitateari zuzendutako hezkuntza- eta prestakuntza prozesuak indartzea, indarkeria matxistaren aurrean mezu eta jarrera ukatzaile horiei aurre egiteko eta desaktibatzeko.
  • Ikastetxeekin hitz egiteko bideak erabiltzea, eskola-curriculumean jarrera ukatzaileetan eta jarrera matxisten  normalizazioan esku-hartzea indartzeko.
  • Berdinsarea-tik, eta beste sareetatik ere, udalerriek sarean ekiteko aukera indartzea, negazionismoari aktiboki aurre egiteko eta udalerriek indarkeria matxistaren aurka kolektiboki borrokatzeko egiten duten apustua berresteko.

A25 programako jarduerak

  • Asteazkena, azaroak 27 eta abenduak 4, 11:00-13:00: Tailerra: Emakumeak ez gara zaintzarako jaio Jabekuntza Eskolan
  • Azaroaren 27an, asteazkena, 17:00etan: Beldur Barik jaialdia Lobiano Kultur Gunean, Kai Nakai artistarekin
  • Azaroaren 28an, osteguna, 18:00etan: Refugiado filmaren emanaldia Emakumeen Topalekuan, Gogoeta krispetak ekimenaren baitan
  • Azaroaren 29ra arte: Indarkeria matxisten aurkako memoria lekuak erakusketa Emakumearen Topagunean

Gainera, indarkeria matxista jorratzen duten irakurketen, webguneen, abestien eta filmen gida bat argitaratu da, udal liburutegiarekin lankidetzan. Liburuxka Emakumearen Topagunean eta liburutegian eskura daiteke.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan