Atzerritarrei orientazio juridikoa emateko duen zerbitzua indartuko du Ermuak
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak indartu egingo du udaleko Immigrazio Sailak atzerritartasunaren arloan ematen duen orientazio juridikoko zerbitzua. Zerbitzua emango duen erakundea 'Bidea Eginez' da, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako "Aholku Sarea" sarearen baitan.
Arreta juridikoko zerbitzuaren indartze hori gaur hasi da, martxoak 13ko asteazken honetn, eta urtea amaitu arte eskainiko da, udaleko Gizarte Zerbitzuaren bulegoetan. Laguntza hori emango duen pertsona Immigrazioko udal-teknikariarekin koordinatuko da, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonekin familia- edo lan-harremanak dituzten atzerritarrei edo nazionalei ematen zaien laguntza juridikoa hobetzeko.
Arreta emateko hitzorduak orain arte bezala eskatuko dira Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eta Abiapuntu bulegoan aurrez aurre, edo bertako 943 179161-943 179162 edo 943 179142 telefono zenbakietara deituta, hurrenez hurren.
'Aholku Sarea' sareak hiru euskal lurraldeetako hainbat herritan ditu bulegoak. Horien egitekoa da migratzaileen eta haiekin loturaren bat duten bertako pertsonen eskaerei aurrez aurre erantzutea. Halaber, programak aholkularitza eskaintzen die atzerritarrei arreta ematen dieten profesionalei, erakunde publiko eta pribatuei.
'Aholku Sarea' Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak sustatzen du, eta sarean lan egiten dute Biltzen-Kulturarteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoek, eta Hirugarren Sektoreko zortzi gizarte-erakundek: Gurutze Gorriak hiru lurraldeetan, eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteak Araban; Caritas, Kosmopolis, Bidea Eginez eta Cite-CCOOk Bizkaian; eta SOS Arrazakeria eta Adiskidetuak, Gipuzkoan.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan