Aurreikuspenak eta aisialdirako xedeak betetzen ditu Betiondoko igerilekuak

24.10.24
Kirolak
Erakundea
Gizartea
22.069 erabiltzaile izan ditu eguraldi ‘irregularra’ izan den lehen denboraldiko uda

Betiondoko kanpoko igerilekuan 22.069 sarrera zenbatu dira erabiltzaileentzat estreinakoz irekita egon den hiru hilabeteetan, Ermua Kirolak-ek bildutako datuen arabera. Instalazioa egun bakoitzeko hamar orduz egon da irekita uztailaren 1eko astelehenetik irailaren 29ko igandera bitartean. Zabalik egon den laurogeita hamaika egun horiek (91) balio izan du ondorioztatzeko "jolas-funtzioa duintasunez betetzen duela eta bere dimentsionamendua egokia dela" Ermua Kirolak-eko taldearen iritziz.

Beatriz Gamiz alkateak azpiegituraren erabilerari buruzko datuen balorazio positiboa egin du. "Aire zabaleko udal igerileku berriak topaleku bihurtu dira guztiontzat. Hogeita bi mila pertsonak baino gehiagok gure instalazioak erabili dituztela jakitea espazio honen arrakastaren isla da. Igerileku hauekin kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izan dugu, familia osoaren gozamenerako erabilerraza eta pentsatua. Ez da bakarrik freskatzeko espazio bat, baizik eta elkarrekin denbora partekatzeko, bizikidetza indartzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko leku bat" adierazi du.

Erabiltzaileen datuak positibotzat jotzen dira, nahiz eta aurtengo udan eguraldiak ez duen lagundu

Bertaratze-estatistikek erakusten dutenez, uztailean jende gehiago joan zen (11.963 pertsona) igerilekura, horretan lagundu zutelarik estreinaldiak eta eguzki berotu zuen jardunaldiak. Erabiltzaile kopurua murriztu egin zen abuztuan, lehen hamabostaldian 3.510 sarrera izan ziren eta bigarren hamabostaldian 4.259. Irailean, sarrera kopurua nabarmen jaitsi zen, eguraldiak ez zuelako lagundu, eta eguneroko betebeharretara itzultzeak –eskolak, eskolaz kanpokoak, lana, eta abar– instalaziora joatea baldintzatu zuen. Zenbakiek hala adierazten dute: 1.170 erabiltzaile izan ziren lehen hamabostaldian eta 862 irailaren bigarrenean.

Azpiegituraren edukierak erakutsi du neurriak egokiak direla, zazpi (7) egunetan bakarrik zenbatu baitziren mila sarrera baino gehiago (>1.000 sarrera/eguneko) egun berean. 2024. denboraldian erabiltzaile gehien bildu zituen jardunaldia uztailaren 18a izan zen, eta 1.750 sarrera erregistratu ziren instalazioan, irekita egon zen hamar orduetan. Egun horretan 667 erabiltzaile elkartu ziren, aldi berean, esparruaren zerbitzugunean, solariumean eta uretan.

Ermua Kirolakek eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei "izan duen harrera onagatik eta egindako erabilera zuzenagatik, instalazioak ez baitu kalterik jasan, eta ez da istilu garrantzitsurik izan, itomenik kasu".

Neguan hobekuntzak egingo dira: zuhaitzak landatu eta sistema elektronikoak hobetu

Negu honetan zuhaitzak landatuko dira datozen urteetan eta hazten direnean eguzkitik babestuko duen itzalgune fresko bat sortzeko. Sarbide-tornuen elektronika ere berrituko da, sarrera eta irteera 3 tornuen bidez gaituz, gaur egungo bi tornuen ordez. Txartelen irakurgailuak ordeztuko dira, gaur egun MAB kiroldegian daudenen berdinak jartzeko. Txertatu beharrik ez duten irakurleak jarriko. Berritze horrekin, erabiltzaile arinagoak sartzea edo ateratzea lortuko da, eta jende asko dabilen uneetan ilarak saihestuko dira. Era berean, tornuek QR kodeko irakurgailuak eramango dituzte, abonatuek telefono mugikorrean instalatutako Ermua Kirolak app-aren bidez sartzeko aukera izan dezaten.

Laburbilduz, zerbitzuko lehen urte hau esperientzia positiboa izan da. 2025ean instalazioa lehenago irekiko da -ekainean- eta lehenago ere itxiko da, iraileko lehen hamabostaldian, obligazioetara itzultzeak ohituren aldaketa erakusten baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu