Imagen
Aurtengo txarangen jokoetan 3.000 eurotik gora banatuko dira saritan
15.07.24
Santixauak
Kultura eta Gazteria
Gaur astelehena jokatuko dira lehen bi probak: pepinoa eta triatloia
Txarangen Batzordeak Santixauetako txarangen jokoen edizio berri bati hasiera emango dio astelehen honetan, uztailak 15. Ermuar kuadrillek indarrak eta dohain artistikoak neurtuko dituzte bost egunetan, Orbe Kardinalaren plazan egingo diren proba dibertigarrietan.
Proben egutegia honako hau da:
- Astelehena 15
- 19:00: pepinoa eta triatloia
- Asteartea 16
- 19:00: harra eta sokatira
- Asteazkena 17
- 19:00: "pringea" eta jatorrizko bekatua
- Osteguna 18
- 19:00: sokatirako finalak eta kuboen proba
- 21:00: ogitarteko jan herrikoia Irulitxa txarangak girotuta
- 22:30: txarangen abesti lehiaketa
- Astelehena 22
- 22:30: playback lehiaketa
3.000 euro baino gehiago saritan
Aurten, guztira, 3.325 euro banatuko dira saritan, eskudirutan zein afarietarako txarteletan, bai eta bederatzi garaikur ere, hainbat jardueratan ondoen sailkatutako koadrilentzat.
Jokoen sari orokorra
- Lehen taldea: garaikurra, 450 euro eskudirutan eta herriko tabernetan afaltzeko balio duen 350 euroko txartela
- Bigarren taldea: garaikurra, 300 euro eskudirutan eta 200 euroko afarirako balea
- Hirugarren taldea: garaikurra, 200 euro eskudirutan eta 125 euroko afarirako txartela
Abesti lehiaketaren saria
- Lehenengo taldea: garaikurra, 150 euro eskudirutan eta herriko tabernetan afaltzeko balio duen 150 euroko txartela
- Bigarren taldea: garaikurra, 100 euro eskudirutan eta 100 euroko afarirako balea
- Hirugarren taldea: garaikurra, 50 euro eskudirutan eta 50 euroko afarirako txartela
Playback lehiaketaren saria
- Lehenengo taldea: garaikurra eta 600 euro eskudirutan
- Bigarren taldea: garaikurra eta 300 euro eskudirutan
- Hirugarren taldea: garaikurra eta 200 euro eskudirutan
Lotutako albisteak
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik
Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz