Azterketak prestatzeko ordutegi berezia liburutegian
Azterketa-egunak direla eta, Ermuko Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du 00:00ak arte, urtarrilaren 2an, asteartean, hasi eta hilaren 31ra arte, biak barne, ostiraletan eta jaiegun bezperetan izan ezik.
Astelehenetik ostegunera, liburutegia etenik gabe irekiko da 09:30etik 00:00etara. Ostiraletan ohiko ordutegia mantenduko da, 09:30etik 20:30era. Eta asteburuetan, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara irekiko da, larunbat eta igandeetan.
Hilaren 6an, larunbata, Errege egunean, liburutegia itxita egongo da.
Oro har, azterketen aparteko ordutegietan ikasketa-gelako zerbitzua baino ezin da erabili, eta ezin dira liburuak edo bestelako dokumentuak itzuli edo maileguan eraman.
Larunbatetan, urtarrilak 13, 20 eta 27an, liburutegiak bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu 09:30etatik 13:30etara bitartean; arratsaldez, berriz, ikasgela gisa bakarrik irekiko da.
Egutegiaren xehetasun guztiak lerro hauen azpian ikus ditzakezue.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz