Baditugu udako "Bookface" lehiaketaren irabazleak!
Udal Liburutegiak "Bookface" lehiaketaren bosgarren edizioko irabazleen izenak jakinarazi ditu, sormena, argazkigintza eta irakurketa uztartzen dituen lehiaketa. Edizio honetan 35 argazki jaso dira, parte-hartzaileen adinaren arabera ezarritako hiru kategorietan.
Hauek izan dira irabazleak: Jare Sáez García, Jare Sáez García 14 urtetik beherakoen kategorian, Leire Dos Santos Angulo 15-40 urtekoen kategorian eta Yolanda Campo Fernandez 41 urtetik gorakoen kategorian. Bakoitzak liburu sorta bat eta Ermua Antzokiko ikuskizun baterako bi sarrera jasoko ditu sari gisa.
"Bookface" lehiaketa argazki bat egitean zetzan, parte-hartzailearen aurpegia hautatutako liburuaren azalarekin bat egiteko. Atrezzoa eta konposizioa libreak ziren, parte-hartzaile bakoitzaren sormenari lekua utziz. Azkenik, argazkiak Udal Liburutegira bidali behar ziren posta elektronikoz edo WhatsApp bidez.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak bosgarren edizio honetako hiru irabazleei!
Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena