Baduzu Ermua hobetzeko ideia edo proiekturik?

04.03.25
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Aurkez ezazu martxoaren 31 baino lehen 2026rako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan

Udal honek parte-hartze prozesu berria ireki du, 2026ko udal aurrekontuko 250.000 euroen erabilera herritarrek erabakitzeko. Guztizko diru-kopuru hori lau adin-taldetan banatuko da, bakoitza bere diru-partidarekin. Prozesu honetan Ermuan erroldatutako 6 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

Prozesuak lau tarte edo talde ditu adinaren arabera, eta horietako bakoitzak partida ekonomiko bereizi bat du erabakitzen diren proiektuak gauzatzeko. Pertsona bakoitzak adinaren arabera dagokion tartean soilik egin ahal izango ditu proposamenak:

Adin tartea Diru kopurua
6 urtetik 13ra 30.000€
14 urtetik 29ra 50.000€
30 urtetik 64ra 85.000€
65 urtetik gorakoak 85.000€

"Ermuak erabakitzen du" parte-hartze prozesuak lau fase aurreikusten ditu:

  • Martxoaren 1etik 31ra: gure proposamenak aurkeztu ahal izango ditugu. Baldintzak: eskumena udalarena izatea eta planteatutakoa 2026an gauzatu ahal izatea.
  • Apirilean: udal sailek planteatutako proposamen guztien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta juridikoa aztertuko dute.
  • Maiatzaren 19tik 30era: ermuarrok bideragarriak diren proposamenak bozkatu eta lehentasunen zerrenda ezarri ahal izango dugu.
  • Ekainean: prozesuaren emaitza argitaratuko da, eta herritarrek gehien lagundutako proiektuak gauzatzeko aurreikusitako plangintza azalduko da.

Hainbat bide ditugu parte hartu ahal izateko, adin-tarte bakoitzean. Martxoaren 31ra arte, honako aukera hauek ditugu gure proposamenak aurkezteko:

  • 6tik 17 urtera: ikastetxeetan egingo diren tailerren bidez proposamenak aurkeztu eta guztien artean gogokoenak aukeratu.
  • 18 urtetik gora:
    • Webgunean dugun online galdetegi betez.
    • Papereko galdetegia betez. Hori udal zerbitzuetako hautestontzietan (Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean eta Miguel Ángel Blanco kiroldegian) edo kaleko kutxatiletan utziz. Kopapenak:
      • Bizkaia Etorbidea 5 (Akerlei)
      • Unamuno Gizarte Zentroa
      • Zubiaurre kalea, 24
      • Zerukoa 2 kalea, 9
      • San Pelaio kalea (Eroski)
      • Zearkale kalea, 17
      • Ongarai kalea (San Martin taberna)

Kasu guztietan, pertsonako gehienez ere bost proposamen ezberdin aurkezteko aukera izango dugu lehen fase honetan.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte